Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Klima aldaketa, XXI. mendeko erronka handia


Klima aldaketa Lurraren egungo arazo nagusietako bat da. Berotze globala planeta mehatxatzen ari da: tenperaturen igoera, gero eta muturreko fenomeno meteorologiko gehiago, itsas mailaren igoera... Animalia, landare eta ekosistemen iraungipena azkartu egin daiteke eta pertsona askoren bizimoduak eragin negatiboak pairatuko ditu (gosea, gaixotasunak, lehorteak, uholdeak...)

Klima aldaketaren eragile nagusiak berotegi efektuko gasak dira, gehien bat CO2-a. Gizarte jarduerak dira gas honen jatorri nagusia, erregai fosilak erretzean oinarritzen den eredu energetiko bat sustatu baitute eta eraginkortasun eta aurrezpen irizpideak baztertuz sortu baitira. Klima aldaketaren aurka borrokatzeko bide bakarra dago, energia garbi eta berriztagarrietan oinarritutako eredua sortzea eta energiaren erabilera eraginkorragoa bultzatzea.

PROGRAMA
19:30 AURKEZPENA
Iñaki Arriba jauna. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Saileko teknikaria.

19:45 CAMBIO CLIMÁTICO, EL GRAN DESAFÍO DEL SIGLO XXI
Juan López de Uralde jauna. Greenpeace Españako zuzendari exekutiboa.
Greenpeacek urte asko daramatza eredu energetiko jasangarri baten alde lanean eta klima aldaketaren aurkako kanpainak egiten. Bere apustua iraultza energetiko baten aldekoa da, baina ez edozein iraultza, baizik eta CO2 igorpenak murriztuko dituen, energia garbiak, eraginkortasuna eta aurrezpena sustatuko dituen eta aukera nuklearra behin-betiko baztertuko duen iraultza baten aldekoa.

20:45 SOLASALDIA

Eguna: 2007ko maiatzaren 31
Tokia: Beñat Etxepare antzokia (Iparralde gizarte etxea)
Sarrera doan edukiera bete arte

Fitxategiak

Orri-oina.