Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Bizikleta hirietako mugikortasunerako alternatiba gisa: Bizikletaren Plan Estrategikoa Bartzelonan

Bizikletak hiriko mugikortasunerako alternatiba gisa duen potentzialtasunetan sinesten duten hiriak gero eta gehiago dira. Hiri askok garraiobide honen parte-hartze handiagoa izango duen mugikortasuna sustatzeko ekintza ugari ari dira gauzatzen. Aldabe gizarte etxeak urtero antolatzen dituen "Zu, bizikleta... eta zerbait gehiago" izeneko jardunaldien baitan txertaturik, Hiri Ekologiaren Gela honek hitzaldi-solasaldi bat eskainiko du Bartzelonako esperientzia ezagutzera emateko.

PROGRAMA
20:00 AURKEZPENA
Idoia Garmendia andrea. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Arloko zinegotzia

20:15 BIZIKLETA HIRIETAKO MUGIKORTASUNERAKO ALTERNATIBA GISA. BIZIKLETAREN PLAN ESTRATEGIKOA BARTZELONAN
Plan honek bizikletak Bartzelonan bizi duen errealitatea analizatzen du, ikuspegi estrategiko bat planteatzen du eta azpiegiturak sustatu eta sortzeko neurri sorta bat proposatzen du bizikleta hiriko mugikortasun sistemaren barruan normalizatu dadin.
Ricard Martínez jauna.Bartzelonako Oinezkoen eta Txirrindularien Gizarte Komisioaren lehendakariordea.

21:00 SOLASALDIA

Eguna: 2007ko martxoaren 29
Tokia: Aldabe gizarte etxea
Sarrera doan edukiera bete arte

Fitxategiak

Orri-oina.