
Urari buruzko Zuzentarau Marko berriak finkatu duenez, 2015. urterako Europako ur guztiek “egoera ekologiko ona” eta erabilera jasangarria izan behar dute. Helburu hori erdiesteko, Zuzentarau berri honek, beste mekanismo batzuen artean, uraren salneurriak finkatzeko politikak aipatzen ditu.
Uraren eskaintza eta eskariaren arteko desorekak eskaintzaren aldetik zuzendu nahi izan dira beti. Haatik, badago beste ikusmolde bat ematerik baliabidearen eskari hazkorrean oinarritutako eredu honi. Gakoa erabileraren eraginkortasuna handitzea litzateke, bide merkeago, ekologikoago eta azkarragoa erabiliz. Zalantzarik gabe, uraren erabilera eraginkorrean eragiteko mekanismoetako bat tarifarena da.
| PROGRAMA |
|---|
| 18:45 AURKEZPENA Idoia Garmendia andrea. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Arloko zinegotzia 19:00 URAREN ZIKLOA HIRIAN: ARAZOAK, ERRONKAK, LOTUTAKO KOSTUAK 19:45 ETXEKO KONTSUMORAKO URAREN SALNEURRIAK, EKITATEAREN ETA 20:30 MAHAI-INGURUA |
Eguna: 2007ko martxoaren 1
Tokia: Artium museoa, Plaza aretoa
Sarrera doan