Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Naturguneen udal kudeaketarako eredu alternatiboak

Naturguneen lurralde kudeaketarako ereduak, oro har, motz geratzen dira gizarte zibilaren parte-hartzea ahalbidetzeko moduak sortzeko orduan. Haatik, gure inguruko herrialde askotan ugari dira kudeaketa partekatua bideratzen dituzten formulak, gizarte eragileak enklabe hauetako batzuen kudeatzaile zuzen bihurtzen dituztenak. “Lurraldearen kustodia” deituriko esperientziak bide laburra egin du Espainia mailan, baina ez dago zalantzarik formula interesgarria dela naturguneen hainbat alde estrategiko, hala nola gizartearen inplikazioa, kudeaketa planen eraginkortasunaren hobekuntza, etab., tratatzeko orduan.

Naturaleza y Hombre fundazioak ibilbide interesgarria bete du “lurraldearen kustodiari” dagokionez. Bere proiekturik zaharrenetako batean, Cantabriako Camargoko Udalari lotutakoan alegia, administrazioaren eta fundazioaren arteko lankidetzak interes ekologiko eta sozial handiko parke sare bat osatzea ahalbidetu du.

PROGRAMA
17:45 AURKEZPENA
Idoia Garmendia andrea. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Arloko zinegotzia

18:00 NATURGUNEEN UDAL KUDEAKETARAKO EREDU ALTERNATIBOAK
Carlos Sánchez jauna. Naturaleza y Hombre fundazioaren lehendakaria

19:15 SOLASALDIA

Eguna: 2007ko urtarrilaren 31
Tokia: Olarizuko etxaldea
Sarrera doan

Fitxategiak

Orri-oina.