Ingurumenaren Mundu Eguna

2006ko Ingurumenaren Mundu Eguna dela-eta, CEAk jarduera sorta bat antolatu du Aste Berdea deritzonaren testuinguruan egiten diren ekintzak osatzeko. Aurten antolatu diren jardueren artean, ekainaren 3an "Etorkizuna..., Vitoria-Gasteiz gero eta hobeto" izenburupean ospatuko den lantegia nabarmendu behar da. Topaketa hau "Vitoria-Gasteizerako etorkizun posibleak" lantegian egin zen lanarekin jarraitzeko antolatu da. Epe ertainean hirian gauzatuko diren hainbat proiektu aztertuz, hiriaren etorkizunaren azterketa sakona egin nahi da. Ekimen hau irekia da, hau da, edozein har dezake parte, eta giro ludiko eta lasaian egin nahi da, ahalik eta jende gehienak izena eman dezan.
Aste honetarako ondoko jarduerak antolatu dira:
MAIATZAK 31, ASTEAZKENA
- 2005-2006ko Eskolako Agenda 21 aurkeztuko da: “Iraunkortasun iraunkorra”. Zehazki, 2005-2006ko Eskolako Agenda 21eko ondorioak, konpromisoak eta proposamenak aurkeztuko dizkiogu Gasteizko alkateari
- Tokia: Olarizuko etxaldea
- Ordua: 10:30
- Norentzat: Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeentzat eta gonbidatuentzat
EKAINAK 3, LARUNBATA
- "Etorkizuna..., Vitoria-Gasteiz, gero eta hobeto" tailerra: 2005eko urrian “Vitoria-Gasteizerako etorkizun posibleak” hiritarrentzako tailerrarekin hasitako prozesuaren 2. fasea
- Tokia: Olarizuko etxaldea
- Ordua: 11:00-14:00 eta 16:00-18:00
- Norentzat: Interesa duten guztientzat
- Jarduera osagarriak: landa-bazkaria, jolasak eta tailerrak haur eta gazteentzat
EKAINAK 4, IGANDEA
Ingurumenaren jaia. Honako ekintza hauek egingo dira:
- 12:00: "Etorkizuna..., Vitoria-Gasteiz, gero eta hobeto" tailerraren ondorioen aurkezpena
- Energia berriztagarrien gaineko erakustaldia
- Jostailuak egitea hondakin-materiala erabiliz
- Energia berriztagarriei buruzko tailerra
- Landare erabilgarriei buruzko tailerra
- Haur-jolasak landetan
- Bisitaldi gidatuak Olarizuko etxaldean
- Tokia: Olarizuko etxaldea eta landak
- Ordua: 11:00etatik 15:00era
- Norentzat: Edonorentzat
EKAINAK 5, ASTELEHENA
Ingurumenaren Mundu Eguna
- 2006ko Agenda 21aren buletina aurkeztea: ingurumen-adierazleak
- Tokia: Olarizuko baratzeak
- Ordua: 11:00
- Norentzat: gonbidatuentzat