

Aurten hamargarren urteurrena beteko du “Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin” kanpainak. CEAk antolatutako ingurumen-hezkuntzako lehen ekimen iraunkorra izan zen eta horren bidez 14.000 zuhaitz landatu dituzte gaurdaino herritarrek Zabalganan, Armentian eta Salburuan.
Zadorraren ibai-parkean egingo dugu landaketa, Atxa parke berriaren ondoan. Gune berria da, gaztea, eta bertan urteetan zehar obra-hondakinek eta zaborrak bete duten natur gunea berreskuratu nahi dugu.
Vitoria-Gasteiz hiri osasuntsuagoa eta naturalagoa izateko bidean lagundu duten milaka herritarrekin bat egin dezazun eskatzen dizugu. Landatu ezazu zuhaitz bat, zurekin eta zuren ingurukoekin batera hazi dadin.
Nolakoa da gure basoa? Hariztia
Gizakion jarduerengatik izango ez balitz, Arabako lautadaren zatirik handiena (fondoarena) basoek beteko lukete. Baina lur horietan gero eta gizaki gehiago egoteak basoak gero eta urriagoak izan daitezen ekarri du, eta gaur egun laborantza lurrek inguratzen dituzten zuhaiztiak baino ez dira.
Haritza (Quercus robur) ia Europa osoan zehar aurki daiteke eta gure lurraldean osatzen duen basoa harizti eutrofoa izenez ezaguna da. Bailaretako beheko aldeetan egoten da eta bere ezaugarri nagusia da haritzaz aparte beste hainbeste espezie egotea; besteak beste, lizarra, astigarra, zumarra eta elorri beltza. Haritzak ezaugarri idorgarriak ditu , hori dela eta bere fruitua, hau da, ezkurra, oso elikagai egokia da beherako dagoenean. Halaber, irakuzketa eta gargarak egitea ona da ahoko zein eztarriko infekzioa dagoenerako.
Zer egingo dugu geure zuhaitzarekin?
Zalantzaren bat badaukazu, ez ibili dudatan. Deitu 945-162.696 telefonora.