Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Ingurumen informazioko sistemak

Herritarrak erabiltzeko moduko lanabesak dira informazioko sistemak?
Benetako eskariari egokituta dago ingurumen informazioa?
Nolakoak behar lukete izan sistema horiek, benetan erabilgarri izateko?
CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia. Olarizuko Etxea.

Garapen Jasangarrirako edozein toki prozesutan, derrigorrezkoa bihurtu da kudeatzaileek zein hiritar xeheak Ingurumen informazio zehatza eskura eduki dezaten. Izan ere, Ingurumen Arloko Informazioaren Eskuragarritasunari buruzko 38/1995 Legearen bitartez, Administrazio publikoei beren eskuetan duten ingurumen informazio oro hiritarren eskura jartzera behartzen zaie.

Mintegi honen xedea, Ingurumen informazioko Sistemek aipatu betebeharra betetzeko prozesuan jokatu behar duten paperaren ikuspegia eskaintzea da. Aldi berean, Sistema hauek ingurumenaren kudeaketan eta erabaki-hartze prozesuetan irekitzen dituzten aukerak azaldu nahi dira.

EGITARAUA:

17:00. AURKEZPENA
Luis Andrés Orive. Vitoria-Gasteizko ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Zuzendaria.

17:15-18:00
Ingurumen informazioaren zabalkundea Internet bidez Catalunyan. Claudi Cervelló. Ingurumen Informazioaren Arduraduna. Ingurumen Saila, Generalitat de Catalunya.

18:00-18:45
Pragako Ingurumen Informazioko Sistema - kudeaketarako, adituentzako eta hiritarrentzako informazioaren zabalkunde esperientzia luzea. Jaroslav Solc. Pragako Udaleko Informazio Teknologien bulego estrategikoa. Pragako Ingurumen Informazioko Sistemaren Arduraduna.

18:45-19:30
Municheko Ingurumen Informazioko Sistemaren garapena. Markus Spring. Osasun eta Ingurumen Saila, Municheko Udala.

19:30-20:00. MAHAINGURUA
Mintegiko parte hartzaileek parte hartuko dute. Moderatzailea: Juan Carlos Escudero. Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistemaren Arduraduna.

20:00. ITXIERA-EKITALDIA
José Antonio Pizarro Sánchez Jna. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia.

Sarrera askea eta dohainik.

ARGIBIDEAK:
CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko etxaldea, z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tel.: 945 16 26 96 -Faxa: 945 16 26 95.
E-mail:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostegunera.

Fitxategiak

Orri-oina.