Vitoria-Gasteizko hiri mugikortasunari buruzko hiritarren partaidetzako tailerra
Ekimen hau gure hiriak izan beharko lukeen mugikortasun ereduaren definizioan hiritarrek parte har dezaten sustatzeko jaio da. Beraz, tailer honetan ahalik eta gizarte eragilerik gehienak ordezkaturik egon daitezen nahi da.
1. BILKURA. ASTELEHENA, IRAILAREN 16, 18:00.
- Sarrera eta Tailerraren aurkezpena.
- Aurrekariak, eboluzio historikoa eta hiri mugikortasunaren egoera Vitoria-Gasteizen.
- Lan taldeetan bilduz:
- hiritarrek eta auzo elkarteek
- merkatariek eta garraio langileek
- osasun, planifikazio, etab.eko teknikariek
- mugikortasunari loturiko elkarte mugimenduek Vitoria-Gasteizerako desiragarriak diren edo ez diren etorkizuneko jokalekuak definituko dituzte. - Bateratze lana eta jokaleku marko baten hautaketa.
2. BILKURA. ASTEARTEA, IRAILAREN 17, 18:00.
- Etorkizuneko jokaleku markora iristeko estrategien definizioa. Taldekako lana.
- Garraio publikoa vs. garraio pribatua.
- Bizikleta.
- Hiri plangintza (Hiri eredua).
- Mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Zirkulazioaren arrisku eta inpaktuak gizartean eta ingurumenean.
3. BILKURA. ASTEAZKENA, IRAILAREN 18, 18:00.
- Proposaturiko ekintzen egokitasuna eta bideragarritasunari buruzko eztabaida osoko bilkuran.
- Definituriko jokaleku markoa hobekien bultzatzen duten proposamenen hautaketa.
OSTEGUNA, IRAILAREN 19, 18:00.
Tokia: Villasuso Jauregia. Sarrera askea eta doakoa.
- Ponentzia: Alfonso Sanz. (Geografoa, hirigintza teknikaria eta GEA 21eko kidea). Autoarekiko menpekotasuna hirian eta bere alternatibak.
- Mahaingurua: Alfonso Sanz, Tailerreko Parte Hartzaileak eta Hiri Mugikortasuneko Udal Arduradunak.
Fitxategiak