Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

GISek hiri politiketan dituzten erabilerak. Adibidea: hiriko trafikoa aztertzeko erabiltzea

Geografi Informazioko Sistemak (GIS) oso tresna erabilgarriak dira hiri plangintza eta kudeaketarako. Ekologia Gelan erabilgarritasun horren eredu bat erakutsi nahi dugu: hiri mugikortasunaren alorrean izan ditzaketen aplikazioak. Egoera ezberdinak irudikatuz, hauek hiriko ingurumen baldintzetan eta bizitza-kalitatean izan dezaketen eragina aztertuko da.

PROGRAMA

17:45 AURKEZPENA
José Antonio Pizarro Sánchez Jna. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia.

18:00 HIRI INFORMAZIO ETA MODELIZAZIORAKO SISTEMAK. MUGIKORTASUN ALORREKO ADIBIDEAK.

Francisco Cárcenas Jna. Bartzelonako Hiri Ekologiako Agentziako Programazio eta Plangintza burua.
Mugikortasun moduak eta espazio publikoaren erabilerak funtsezko osagaiak dira hiri jasangarriago baten eredua erdiesteko bidean. Hitzaldi honetan, alor horietan erabakiak hartzen lagun dezaketen tresna berritzaileak aurkeztuko dira. Helburua, beraz, oraingo egoeraren eredu bat taxutzea da gainerako aldagaiak ere kontuan hartzen dituen ingurune batean, eta etorkizunean sor daitezkeen egoerak irudikatzea.

19:00 SOLASALDIA

Data: 2003ko abenduaren 18
Tokia:
Hiri Espazioa, San Prudentzio kalea, 30.
Sarrera askea

INFORMAZIOA

CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko Etxaldea, z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695.
E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.

Fitxategiak

Orri-oina.