Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Kontsumo eta ingurumenari buruzko lantegia. Erosketak egiteko irizpide ekologikoak

Kontsumo modu eta ohiturek eragina dute ingurumenean eta gaur egungo gizarteko ohiturek are gehiago, izan ere, gehiegi eta burugabe kontsumitzera baikaramatzate. Ekologiaren Gela honek kontsumoak dakartzan ondorioen inguruan sentsibilizatu nahi du eta erosketak egitean hausnarketa eta jarrera kritikoak bultzatu.Erosketekin lotura izanik ingurumenari eragiten dioten hainbat arlo landuko dira modu praktiko eta parte hartzailean: ontzi motak eta birziklapena, etiketa ekologikoa, ontzi bat bestearen gainean jartzea, ontzien neurri eta bolumena,... Hau guztia erosketak egitean irizpide ekologikoak kontuan izaten ikasteko, hartara kontsumitzaile arduratsuak izan eta ingurumenarekiko begirune handiagoz joka dezagun.

IZEN EMATEA

Deitu CEArea azaroaren 26a baino lehen. Izen ematea dohainik da.
Ekologiaren Gela hau Kontsumo Eskolarekin (Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritza) lankidetzan egingo da.

Data: 2003ko azaroaren 27
Tokia:
Olarizuko Etxaldea
Ordutegia:
18:00-19:30

INFORMAZIOA

CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko Etxaldea, z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695.
E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.

Fitxategiak

Orri-oina.