Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Hiriaren eta landaren arteko harremanak: korridore berdeak

Gero eta nabarmenagoa da paisaiek jasaten duten zatiketa, batez ere hiri inguruetan. Ekologiaren Gelan zatiketa prozesu horiei aurre hartzeko estrategia ezberdinak azalduko dira, ekosistemen funtzionaltasun biologikoa eta bioaniztasuna babeste aldera, hiriak, nekazaritza-eremuak eta natura era orekatuan integratuz.

PROGRAMA

17:45 AURKEZPENA

José Antonio Pizarro Sánchez Jna. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Zinegotzia.

18:00 ERAZTUN BERDEETATIK SARE EKOLOGIKO FUNTZIONALETARA. NAZIOARTEKO ESPERIENTZIAK.

- Hirigintza eta lurralde antolamenduan eta ingurumen ebaluazio estrategikoan konektibitate ekologikoa kontuan hartzen dituzten esperientzia eta irizpideak.

Josep Mª Mallarach i Carrera Jna.
Ingurumen alorreko aholkularia eta Gironako Unibertsitateko Ingurumen Doktoretzako irakaslea. Konektibitate ekologikoarekin, lurralde antolamenduarekin eta ingurumen ebaluazio estrategikoekin lotutako gaietan aditua.

18:45 KORRIDORE BERDEAK BABESERAKO ETA ERABILERA PUBLIKORAKO ESTRATEGIA GISA.

- Arabako Lurralde Historikoko korridore berdeen estrategia.

- Bi adibide: Uribarri-Ganboako urtegiaren ingurunea eta behinolako Bergara-Lizarra trenbidearen ibilbide berdea.

Elena Gómez Chico And.
Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Paisaia Zerbitzuko burua.

19:00 SOLASALDIA


Data: 2003ko Maiatzaren 29

Tokia:
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia. Olarizuko Etxaldea.

Sarrera askea

INFORMAZIOA

CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko Etxaldea, z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695.
E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.

Fitxategiak

Orri-oina.