
| Hiria eta natura hitzak kontrajarritako terminoak izateari utzi diote eta, gero eta gehiago, hiriek somatzen dute naturari loturik bizi behar dutela. Esperientzia zehatzen bitartez, Hiri Ekologiaren Gela honetan hainbat jarraibide eta irizpide eskainiko dira natur elementu eta sistemak hiriaren bilbean modu harmoniatsuan txertatzeko, hiriko zein aldirietako berdeguneak diseinatu eta planifikatzeko, edo berdeguneak jasangarritasunaren ikuspuntutik kudeatzeko. |
| PROGRAMA (Oharra: Hiri Ekologiaren Gelako hitzaldiak gaztelaniaz dira) ASTELEHENA, EKAINAREN 21 HIRI PAISAIA Hiriaren bilbean natur elementu eta sistemak modu harmoniatsuan integratu direneko esperientziak. Diseinua, estetika, funtzioa, etab. 17:00-17:15 AURKEZPENA. Alfonso Alonso Aranegui Jna. Vitoria-Gasteizko alkatea. José Antonio Pizarro Sánchez Jna. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia. Antonio Aguilar Jna. Ingurumen Arloko Ahalduna. Arabako Foru Aldundia.17:15-18:00 BIZI SISTEMEKIN BIZITZEA EKOSISTEMETAKO ALDERIK GIZATIARRENEAN: NATURAREN KAPITALA ETA JASANGARRITASUNA. John Celecia Jna. Biologian eta Ekologian Doktorea. UNESCOko Gizakia eta Biosfera Programaren Hiri Ekosistemetako espezialista nagusi ohia. Nazioarteko Aholkulari Kontseiluaren kidea eta Garapen Jasangarrirako UNESCO/FLACAM katedrako irakasle iraunkorra. FEDENATUR-eko kide sortzailea.18.00- 19.30 ESPERIENTZIEN AURKEZPENA. Hiria eta landa integratu: natura eta diseinua. Isabel Aguirre And. Arkitektoa, A Coruñako Unibertsitateko irakaslea eta "Manuel de la Dehesa" Arkitekturako Sari Nazionala. Hiri paisajismoaren eskala ezberdinak: Gipuzkoan garatutako adibide praktikoak. Iñigo Segurola Jna. Paisaian Goi Graduatua Edinburgeko Unibertsitatean, LUR Paisajistak enpresako aholkularia. Irungo Arte Kunsthal Eskolako irakaslea HSAOLeko Lorategien Diseinua goi zikloan.19.30 MAHAI INGURUA ETA EZTABAIDA. Moderatzailea: Eduardo Rojo Jna. Arkitektoa, Vitoria-Gasteizko Hiri Paisaiaren Bulegoko arduraduna. ASTEARTEA, EKAINAREN 22 BERDEGUNE HANDIEN DISEINUA ETA PLANGINTZA. Hirian zein aldirietan Eraztun Berde funtzioanitzak eratzeko eta definitzeko arteztarau eta irizpideak.17.00- 18.30 ESPERIENTZIEN AURKEZPENA. Esku hartzeak hiri ingurunean: plangintza, diseinua eta egikaritzea. Segovia hiri historikoaren kasua. Leopoldo Yoldi Jna. Segoviako Udaleko Parke eta Lorategi Atalaren burua. Collserolako parkea: natur espazio bat kudeatzeko eta inguru metropolitar batean integratzeko estrategiak. Mariá Martí Jna. Bartzelonako Collserolla parkeko zuzendaria, FEDENATUR-eko idazkari orokorra.18.30 MAHAI INGURUA ETA EZTABAIDA. Moderatzailea: Jon Barcena Jna. Arkitektoa, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiako teknikaria. ASTEAZKENA, EKAINAREN 23 BERDEGUNEEN KUDEAKETA JASANGARRIA. Berdeguneen diseinu eta mantenimendu irizpideak baliabideen ekonomia batean.17.00-18.30 ESPERIENTZIEN AURKEZPENA. Bartzelonako eremu metropolitarreko parke sarearen kudeaketa. Antoni Farrero Jna. Espazio publikoaren koordinatzailea Bartzelonako Eremu Metropolitarreko Udalerrien Partzuergoan. Pinar de la Algaida (Cádiz) ibilbidea. Ramón Pico eta F. Javier López Rivera Jnak. Arkitektoak. Bartzelonako 3. Paisaiaren Biurtekoaren jendearen saria.18:30-19.00 ITXIERA HITZALDIA. Joaquín Araujo Jna. Naturalista, idazlea eta kazetaria. 1997ko Ingurumen Sari Nazionala eta NBEko "500 Sari Globala".19.00 MAHAI INGURUA ETA EZTABAIDA. Moderatzailea: Rafael Escribano Jna. Mendietako Ingeniari Eskolako Plangintza eta Proiektuen Saileko irakaslea. Madrileko Unibertsitate Politeknikoa. |
| Eguna: 2004ko ekainaren 21, 22 eta 23. Tokia: Olarizuko Etxaldea. |
| IZEN EMATEA Toki kopuru mugatua. Derrigorrezkoa da telefonoz izena ematea: 945 162696. |
CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko Etxaldea z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695.
E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.