
| Espezie gutxi daude gure faunan gizakiarengan otsoak bezainbesteko erreakzio kontrajarriak eragiten dituztenak. Askatasun, edertasun eta naturaren ikur batzuentzat, borrokatu behar den etsaia bestetzuentzat, otsoa betidanik egon da present gure kulturan. Egun, XXI. mendearen hastapenetan, harrapari indartsu honek zalantzazko etorkizun bati egin behar dio aurre. Abeltzainek, ehiztariek, kontserbaziozaleek, zientzialariek eta gizarte osoak oro har, giza interesak otsoaren biziraupenarekin bateragarri izan daitezen hartu beharreko neurriak erabaki behar dituzte. Otsailaren 19an animalia honi buruzko azken ezagutza zientifikoak aurkeztuko dira, espezie honetaz gehien dakien aditu baten eskutik. |
PROGRAMA 17:45 AURKEZPENA. 18:00 OTSOAREN EKOLOGIA ETA KONTSERBAZIOA ESPAINIAN. 19:00 SOLASALDIA. |
Eguna: 2004ko otsailaren 19. |
CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Olarizuko Etxaldea z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695
E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org