Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Hezeguneak: babestu behar den natur, kultur eta giza ondarea. Ramsar Hitzarmena hezeguneak zaintzeko tresna gisa

Hezeguneek osatzen dituzten ekosistemak planetako biodibertsitate handienetakoak dira. Etekin ugari ateratzen dugu haietatik: edateko ura, ehiza, arrantza, bazkalekuak, gatza, etab.; erabilera horietako asko tradizionalak dira eta kultur ondare garrantzitsua. Hala ere, gizakiak aldarazi egiten ditu ekosistema aberats horiek, etengabeko erasoen bitartez, askotan desagerrarazteraino. Horiek babesteko kezkak bultzaturik, planetako hezegune baliotsuenak zaintzea helburu duen Ramsar Hitzarmena sortu zen. Duela gutxi Euskal Herriko hainbat hezegune sartu dira nazioarteko hitzarmen horretan: Txingudi, Uribarri-Ganboako urtegia eta Salburuko aintzirak.

Ekologia Gelaren saio honetan Hitzarmenaren nondik norakoak azalduko dira eta honek mundu osoko hezeguneak zaintzearekin duen lotura.

PROGRAMA

17:45 AURKEZPENA.
José Antonio Pizarro Sánchez Jna. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia.

18:00 RAMSAR HITZARMENA: HEZEGUNEAK ZAINTZEKO TRESNA BAT.
? Hezegunea, planetan mehatxatuen dauden ekosistemetako bat.
? Zer da eta nola erabiltzen da Ramsar Hitzarmena?
? Nazioarteko Garrantzia duten Hezeguneen mapa.
? Hezeguneen zaintza etorkizunean.

José Ramón Picatoste Ruggeroni Jna. Natura Zaintzeko Zuzendaritza Nagusia.
Ramsar-eko Espainiako Administrazio Atala.

19:00 SOLASALDIA.

Eguna:2004ko urtarrilaren 29.
Tokia:
Olarizuko Etxaldea.
Sarrera doan.

INFORMAZIOA

CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Olarizuko Etxaldea z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695
E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org

Fitxategiak

Orri-oina.