Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Paisaia eta konektagarritasun ekologikoa (jardunaldi berezia)

Paisaia eta konektagarritasun ekologikoa (jardunaldi berezia)

Aste honetan zehar mendiko korridore biologiko handien inguruko lehen nazioarteko biltzarra ospatuko da Kataluniako Pirinioan. Biltzar hau Fundación Territori i Paisatge-k eta Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak (NKNB) antolatu dute. Biltzarrean zehar Kantauriar Mendiak-Pirinioak-Alpeak mendiko korridore handia deitzen den ekimena aurkeztuko da, eta Euskal Herria bezalako “gune giltzarriek” egitura horretan duten garrantzia aztertuko da.

Biltzarraren jardunaldi bat, hain zuzen urriaren 28koa, Vitoria-Gasteizen ospatuko da. Egun honetan paisaiari eta konektagarritasun ekologikoari buruzko hainbat adibide azalduko dira Arabako Lurralde Historikoa eta Vitoria-Gasteiz esparru geografikotzat hartuz.

PROGRAMA

17:00AURKEZPENA

17:15 PAISAIA ETA KONEKTAGARRITASUN EKOLOGIKOA EAE-N, ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAN ETA VITORIA-GASTEIZKO UDALERRIAN
Elena Gómez Chico andrea. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Paisaia Zerbitzuko burua
Luis Lobo Urrutia jauna. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikaria
Josep M. Mallarach jauna. Ingurumen aholkularia eta Gironako Unibertsitateko ingurumen doktoradutzako irakaslea. Konektagarritasun ekologikoan eta lurralde antolamenduan aditua

18:30 SOLASALDIA

Eguna: 2005eko urriaren 28
Tokia:
Olarizuko etxaldea
Sarrera doan

CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko Etxaldea z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: 945 162696 - Fax: 945 162695.
E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.

Fitxategiak

Orri-oina.