
Haurrak eta mugikortasuna hirian |
|---|
| Argi dago lana, aisialdia eta abar direla eta herritarrek hiri barnean batetik bestera joan beharra dutela. Baina pertsona askok horretarako ibilgailu pribatua erabiltzen duenez azken hamarkadetan arazo larriak sortu dira hirietan. Izan ere, ibilgailuen zirkulazioa poluzio atmosferiko eta akustikoaren eragile nagusia da hiri gehienetan eta gainera arazo handiak sortzen ditu beste arlo batzuetan (espazioen okupazioa, segurtasuna, osasuna...). Egoera kontuan izanik, premiazkoa da herritarren desplazamendu ohiturak aldatzeari ekitea eta horri dagokionez funtsezkoa da eskola-umeen zeregina, batetik, hiri mugikortasunarekin lotutako arazoek bereziki eragiten dietelako, eta, bestetik, geroko herritarrak direlako, hots, gure hiri espazioak erabili eta haiei buruz erabakiko dutenak. |
PROGRAMA 17:45AURKEZPENA 18:00 HIRIA, MUGIKORTASUNA ETA HAURRAK 18:45 BARTZELONAKO 21 ESKOLA AGENDA: IKASTETXEEN KONPROMISOA MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ALDE 19:30 SOLASALDIA |
Eguna: 2005eko irailaren 29 |
CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko Etxaldea z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695.
E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.