
Lur erabileren eboluzioaren ereduak sortzea lurralde plangintzari laguntzeko |
|---|
| Lur erabileren dinamiken ereduak sortuz, lurralde plangintzako hainbat jokalekurekin saioak egin daitezke eta eredu idealtzat hartu den jokalekuaren irizpide eta helburuekin bat datozen edo ez ebaluatu daiteke. Jardunaldi honetan Europako Espazio Agentziak finantzatutako proiektu baten emaitzak aurkeztuko dira. Lan honetan hiri garapeneko jokalekuak ebaluatzeko berariaz diseinatu den eredu matematiko konplexu bat erabili da Vitoria-Gasteizko udalerriko balizko eboluzioa aztertzeko. Eredu honek lurralde garapeneko politikak, tokiaren baldintza fisikoak eta beste hainbat kanpo faktore kontuan hartzen ditu kalkuluak egiteko. |
PROGRAMA 12:00 AURKEZPENA 12:30 LURRALDEA MONITORIZATZEA EUROPAN: GMES LAND SERVICES EKIMENA 13:00 LUR ERABILEREN EREDUEN APLIKAZIOA VITORIA-GASTEIZKO UDALERRIKO LURRALDE PLANGINTZARI LAGUNTZEKO 14:00 GALDE-ESKEAK |
Eguna: 2005eko ekainaren 14 |
CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko Etxaldea z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695.
E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.