Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Geldiaraz daiteke bioaniztasunaren galera Europan?

Geldiaraz daiteke bioaniztasunaren galera Europan?

Bioaniztasunak beherantz egiten du nabarmen bai Europan bai gainontzeko lurraldeetan eta ondorioz, gobernuz kanpoko zein gobernuko erakundeek hainbat ekimen bultzatu beharra izan dute biologia-altxor honen desagerpena geldiarazteko. Helburu berbera dute Europa, estatu, lurralde zein bestelako eremu guztietatik sortutako ekimenek: ?2010. urterako bioaniztasunaren galera gelditzea?. Helburu hau lortu ahal izateko, tokian tokiko jardunen eta erantzukizunaren inguruko hausnarketa egin nahi da ekologia gela honetan, Europako adituen laguntzaz.

PROGRAMA

9:00 INAUGURAZIOA
Alfonso Alonso Aranegui jauna. Vitoria-Gasteizko alkatea.
Idoia Garmendia.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko lehendakaria.

9:15 AURKEZPENA
Luis Andrés Orive jauna. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendaria.

9:30 BIOANIZTASUNA ETA PAISAIAK ONIK ZAINTZEKO MODU ZAHAR ETA BERRIAK
John Celecia jauna. UNESCOren ?Hombre y Biosfera? programako aspaldiko aditu nagusia. Nazioarteko Aholkularitza kontseiluko kide eta Garapen Iraungarrirako UNESCO / FLACAM katedrako irakasle iraunkorra.

10:15 EUROPAKO ESTRATEGIATIK BIOANIZTASUNA AZTERTU ETA BABESTEKO TOKIKO PROGRAMETARA
Dominique Richard jauna. Europako Bioaniztasun-Gaietarako Zentroko zuzendari-albokoa. Ingurumenerako Europako Agentzia.

11:00 ATSEDENALDIA

11:30 BIOANIZTASUNA BABESTEKO ORDUAN, NAZIOARTEKO, LURRALDEKO ETA TOKIAN TOKIKO SAREEK ETA GKE-EK DUTEN ZEREGINA
Francois Letourneux jauna. EUROSITEko lehendakaria.

12:15 MAHAINGURUA

Eguna: 2005eko martxoaren 1
Tokia:
Olarizuko Etxaldea
Sarrera doan

Jardunaldia ingelesez eta gaztelaniaz izango da.

INFORMAZIOA

CEA. Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
Olarizuko Etxaldea z/g. 01006 Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: 945 162696 - Faxa: 945 162695.
E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org.

Fitxategiak

Orri-oina.