
Berriki, "Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritarren Itun" bat idazteko prozesua jarri da abian. Izenean adierazten den bezala, herritarren partaidetza garrantzitsua izango da prozesu honetan. Azken emaitza gisa sortuko den kontsentsuzko dokumentuan, gizarte eragile guztien artean mugikortasunaren egoeraren diagnostikoa egin nahi da, hiriko mugikortasun ereduak etorkizunean nora jo behar duen finkatuko da eta Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorreko Planak gauzatuko dituen helburu eta neurri nagusiak planteatuko dira. Jardunaldi honetan Vitoria-Gasteizko mugikortasunaren egoeraren ikuspegi orokorra emango da, prozesu partehartzaile hau aurrera eramateko antolatuko diren lantegien sarrera gisa.
| PROGRAMA |
|---|
| 19:00 AURKEZPENA Idoia Garmendia andrea. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia 19:15 MUGIKORTASUN IRAUNKORRERAKO PLANA 20:30 SOLASALDIA |
Eguna: 2006ko urriaren 4
Tokia: Goiuri jauregia, Martín de Salinas aretoa
Sarrera doan