
Dudarik gabe, gizarte garatuek iraunkorrak izateko duten ezintasunak hirian du sustraia; alde batetik, egun dauden hiru mila miloi luze hirikumeri beste hainbeste batuko zaizkie hamarreko batzuen buruan, eta egun dauden hiru mila miloi baserritarrek beraiek jarraituko dute horiek elikatzen; eta bestetik, igortze kutsatzaileen herena eta erdia bitartean eraikinena da. Iraunkortasun ezaren kudeaketak globala izan behar badu ere, zer egin dezake arkitekturak? Izan ere, zer egin da eta zer egiten da 1973ko krisialditik? Nahikoa izango al da arkitektura bioklimatiko eta domotika adimendunari heltzea? “Sendabide" egokia aukeratzeak (oso zaila dena) diagnostiko sendoa egitea eskatzen du eta horren arabera jokatzea, nahiz eta horretarako oso zorrotza den erakunde esparruaren erresistentzia gainditu beharko den.
| PROGRAMA |
|---|
| 17:45 AURKEZPENA Idoia Garmendia andrea. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia 18:00 PRIORIDADES PARA PALIAR LA INSOSTENIBILIDAD DESDE LA ARQUITECTURA EN ESPAÑA 19:30 SOLASALDIA |
Eguna: 2006ko maiatzaren 31
Tokia: Olarizuko etxaldea
Sarrera doan