Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Ingurumen hezkuntza eta dibulgazioa

Biodibertsitatea eta paisaia babestea eta hobetzea. Baso kudeaketa jasangarria

Iberiar baso ekosistemek aldaketa handiak izan dituzte azken hamarkadetan. Zenbait faktorek gure mendien kudeaketari beste ikuspegi batetik begiratzea ekarri dute: erabilera tradizionalak desagertzea, egurraren prezioa merkatzea, ekoturismoa zabaltzea eta gizarteak natur baliabideak zaintzeko duen sentiberatasun gero eta handiagoa. Bi kasu erreal eta gertukoren bitartez, Ekologia Gelaren saio honek eztabaida eta hausnarketa sustatu nahi ditu etorkizuneko erronkei egokien erantzun diezaieketen baso kudeaketarako proposamenen gainean.

PROGRAMA
17:45 AURKEZPENA
Idoia Garmendia andrea. Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia

18:00 NATUR PARKE BATEKO BASO KUDEAKETAKO ESPERIENTZIA: MONCAYO
1998an sortu zenetik, Moncayoko Natur Parkearen kudeaketan berebiziko garrantzia eman zaio basoari. Izan ere, eremuaren erdia basoek hartzen dute, koniferen baso-berritzeak eta basoberak gehienak, eta horiek zaindu eta hobetzea da parkearen helburu nagusietako bat.
Enrique Arrechea jauna. Mendi ingeniaria eta naturgune babestuetan aditua. Aragoiko Gobernuko Zaragozako Ingurumen Lurralde Zerbitzuko Naturguneetako aholkulari teknikoa

18:45 BASO HELDUEI BEGIRAKO BASOGINTZA NAFARROAKO PAGADIETAN
Mendeetan zehar, nafar nekazariek mantenurako osagarri gisa ustiatu zituzten pagadiak; gero, XX. mendean, egurgintzan oinarritutako basogintza garatu zen. Azken urteetan, berriz, baso ustiaketa tradizionala bazter utzi da eta pagokiaren merkatua ere krisian da; horrenbestez, baso kudeatzaileek beste jarduera batzuetara bideratu behar izan dute beren egitekoa.
Pablo Muñoz Trigo jauna. Mendi ingeniari doktorea. Kantaurialdeko Bulegoko burua. Oihanak Kudeatzeko Atala. Nafarroako Gobernua

19:30 SOLASALDIA

Eguna: 2006ko urtarrilaren 25
Tokia: Olarizuko etxaldea
Sarrera doan

Fitxategiak

Orri-oina.