
2006. urtean zehar Plana zein mailatan bete den berrikusi zen. Lan hau oinarrizkoa da hurrengo Garapen Iraunkorrerako Ekintza Plana prestatzeko. Plan berri honetan gizarte, ekonomia eta ingurumen aldagaiak maila berean kontuan hartu behar izango dira.
Ingurumen Ekintzako Planaren ezarpen maila, berriskupena egin zenean, ondoko hau zen: bukatuta zeuden ekintzak %59,2 ziren eta hasita zeudenak %22. Hortaz, betetze maila nahiko altua zen, 2006ko urtarrilaren 1ean bukatuta edo abian baitzeuden hasieran idatzitako ekintzen %81,2. Ekintza hauei lotutako gastua hasieran Planak estimatu zuenaren %50 inguru zen.