Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Agenda 21

2005 - GEO Vitoria-Gasteiz ingurumen ebaluazioko txostena

Vitoria-Gasteizek sinatutako agirietan hartu diren konpromisoak betetzeko, kanpoko aditu talde bat udalerriko ingurumen egoeraren eta iraunkortasun baldintzen diagnostiko sakona ari da prestatzen. Lan honek Agenda 21eko Ekintza Plan berrian eta Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren hurrengo berrikuspenean sartuko diren helburuak finkatzeko eta ekintzak proposatzeko balioko du.

GEO Vitoria-Gasteiz deitu den azterlan honen prestaketa GEO Hiriak ekimearn baitan sarturik dago. Ekimen hau Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (NBIP) sortu du hirien ingurumen ebaluazioa egiteko. GEO Vitoria-Gasteiz Europan egiten den lehen GEO txostena izango da eta, beraz, GEO Hiriak metodologia Europako esparruan nola aplikatu ikasteko erabiliko da.  

Hiperestekak

Orri-oina.