Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Agenda 21

GEO Vitoria-Gasteiz


PNUMAren logoa

Europako 2003/4/CE Zuzentarauak ingurumenari buruzko txostenak aldizka argitaratzearen beharra azpimarratzen du. Ingurumen mailako informazio atzipenerako, partehartze publikorako eta justiziaren atzipenerako 27/2006 Lege erregulatzaileak ere hala egiten du. Era honetan, ingurumen informazioa eskuratzea errazten da eta jendearen artean sistematikoki hedatzen da.

Ildo honi jarraituz, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Arloak "Vitoria-Gasteizko udalerriaren ingurumen egoeraren eta iraunkortasunaren txosten diagnostikoa" egiteko eskatu dio kanpoko aditu talde bati. Agiri honek, aipatu konpromisoa betetzeaz gain, Agenda 21eko prozesuan aurrera egiten lagunduko du eta udalaren ingurumen kudeaketa hobetzeko balioko du.

Horrez gain, txostenak Aalborg+10 sinatzean hartutako konpromisoak betetzen lagunduko du, itun honek, tokiko helburu eta ekintza berriak ezarri baino lehen, hirietako ingurumen eta iraunkortasunaren egungo egoeraren berrikuspen sakona egin behar dela adierazten baitu.

Hori dela eta, Vitoria-Gasteizko Agenda 21a abian jarri zenetik 10 urte igaro direlarik, azterlan hau funtsezko mugarria da prozesua biziberritzeko.

Lan hau Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (NBIP) bermatu du, berau izan baita hirien ingurumen ebaluaziorako GEO Hiriak ekimena sortu eta sustatu duena.

Hiperestekak

Fitxategiak

Orri-oina.