Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Agenda 21

Arlo tematikoak eta adierazleak

Adierazleak tresna garrantzitsua dira hirietako iraunkortasun baldintzak neurtzeko; izan ere, lanabes oso erabilgarriak dira plangintza estrategikoak egiteko eta, beraz, ingurumen, gizarte zein ekonomia alorreko politikak azaltzeko eta ebaluatzeko.

Bistan dago oso konplexua dela iraunkortasunaren egoeraz eta berau baldintzatzen duten faktore eta zergatiez informazio zehatza emango duen adierazle sistema egoki bat sortzea. Zaila baldin bada ingurumena, gizartea edo ekonomia sektoreka analizatzeko balio dezaketen adierazleak sortzea, zer esanik ez hiriaren eta natur eta gizarte baliabideen arteko elkarmenpekotasuna adierazi nahi denean, hortik iraunkortasuna ondorioztatzeko.

Konplexutasun honi kalkulua zailtzen duten beste hainbat faktore erantsi behar zaio: daturik eza, gure lurraldearen egoera eta beste lurralde batzuetako egoera konparatzeko balioko duten adierazleak erabili behar izatea, etab. Hori dela kausa, adierazleak etengabe eguneratu eta hobetzeko premia dago.

Vitoria-Gasteizko sistema aldatu eta hobetu egin da denboran zehar. Hasieran sortu ziren 21 adierazleen zerrenda 6 urtez jarraian erabili ondoren, 2004an adierazle bakoitzaren eta arlo tematikoen egokitasuna aztertu zen, bai eta sistema bere osotasunean nahikoa edo adierazgarria ote zen Vitoria-Gasteizko iraunkortasuna neurtu eta ebaluatzeko tresna gisa. Orduan egin zen analisiak sistema berriro definitu behar zela erakutsi zuen.

Adierazleen sistema berria sortzerakoan, beste toki batzuetan erabiltzen ari ziren sistemekin bateragarriak izango ziren irizpideak sartzea planteatu zen. Horretarako erabili zen erreferentetako bat Europako adierazle komunak izan ziren. Vitoria-Gasteizek sistema honen sorreran parte hartu zuen, Europako beste zenbait hirirekin batera, eta adierazleak "integratuak" zirela zuen ezaugarri nagusitzat, hau da, ingurumenak, ekonomiak eta gizarteak elkarren artean dituzten harremanak islatu nahi zituela.

Vitoria-Gasteiz iraunkortasunaren aldeko euskal sarean (Udalsarea 21) sartu izanak ere eragina izan zuen adierazleetan. Udalsareak euskal udalerrietako iraunkortasuna neurtzeko proposatu zuen adierazle sistema onartu zen, eta Vitoria-Gasteizko ezaugarri eta arazo berezietara moldatu zen.

Hortaz, iraunkortasunaren ingurumen ikuspegia aztertzera zuzendutako 21 adierazleen zerrenda jarri bazen abian 1998an, 2004an Vitoria-Gasteizko Agenda 21a 35 adierazleen sistema batera igaro zen, ingurumenaz gain gizarte eta ekonomia aldagaiak ere integratu dituen sistema bat osatzeko.

Hiperestekak

Fitxategiak

Orri-oina.