

CEA erakunde autonomo gisa osatu izanaren hamargarren urteurrena ospatu zen 2005ean, eta horregatik kanporako komunikazio eta zabalkundearen alorrean ahalegin berezia egin zen. Ahalegin hori oroitza-txostenean jaso da.
Eraztun Berdean egin ziren jardueren artean bi aipatu behar dira: Atxa-Landaberdeko parkearen egokitzea eta Abetxukuko legez kanpoko baratzeak leheneratu eta baratzezaintza ekologikoko gune bihurtzeko lanak. Gasteiz mendiak parke natural izendatzeko proposamena ere nabarmendu behar da.
Oroitza-txostenak nazioarteko proiektu garrantzitsu bat ere aipatzen du, Batticaloari (Sri Lanka) laguntzeko sortu zuen proiektua alegia. CEAk Municheko Udalarekin batera, eta AMVISAren eta Vital Kutxak, Udalak eta Aldundiak sustatutako Elkartasun Fondoaren diru laguntzaz, gauzatu du proiektu hau. Batticaloak 2004ko itsasikararen eragina sakonki pairatu zuen. Proiektu honetan errepideak eta eskolak konpondu ziren, saneamendua eta ur hornidura berreraiki ziren, etab.
Agedan 21aren alorrean, Vitoria-Gasteizko udalerriko ingurumenaren eta iraunkortasunaren egoera ezagutzeko txosten-diagnostiko bat prestatzeko lehen urratsak egin ziren, eta urrian lantegi partehartzaile bat ospatu zen herritarren hiriaren etorkizunaz eztabaida zezaten. Lantegi hau aipatu txosten-diagnostikoaren prestaketaren baitan kokatu behar da.