

Jendeari hainbat era eskaintzen zaio sistemako edukiak eskuratzeko, sinpleenetatik hasita (bertaratzea edo telefonatzea) konplexuenetaraino (sarbide telematikoa). Gero eta ohikoagoa da informazio eta komunikazioaren teknologia berriez baliatzea.
Interneten hedapenak, WWWena zehazki, duela gutxira arte pentsaezinak ziren aukerak zabaltzen ditu, hainbesteraino ezen komunikazio eta telefono bidezko sarbidea dei dezakeguna osatzen duten elementuek (katalogoak, komunikazio azpiegiturak, WWW ataria, etab.) berebiziko garrantzia baitute sistemarentzat.
Hartara, Vitoria-Gasteizko Udalaren komunikazio eta informatika egituraren barne geratzen da SIAMa, sistema osoaren funtzionamendu egokiena bermatuz.