

Ingurumenaren kudeaketa hobetzeko helburua duen edozein jardueratan beharrezkoa da benetan eragilea den informazio sistema bat izatea, datu fidagarriak erabiliko dituena eta datuak eguneratu, mantendu, eskuratu eta zabaltzeko prozedura egokiak aurreikusita dituena.
Ildo horri jarraituz, Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistema baliabide teknikoen eta giza baliabideen multzo antolatu gisa ulertu behar da, ingurumenarekin eta udal lurraldearekin lotutako informazioa bildu, gorde, egituratu, eskuratu eta aztertzera bideratutakoa.
Xede horrekin SIAMa hainbat baliabidez hornitu da:
Azken batean, Ingurumen Informazioko Sistema ez da inplementazio informatiko hutsa. Udal barruko barne kudeaketarako eta kanpo zabalkunderako informazio fluxuaren berrikuspen sakona dakar. Ahalegin hori ez da txikia, baina badu bere saria: parte hartzaileek bertako ingurumenarekin lotutako askotariko alderdien ikuspegi global azkar eta eguneratua izatea, gure ingurumen ondarea osotara kudeatzeko ezinbesteko oinarria dena.