Adituen
batzordea
José Fariña
John Celecia
Emanuel Carter
Luis A. Orive
Batzorde teknikoa
CEA
Luis Lobo
Yon Bárcena
Mónica Ibarrondo
Ane
Itziar Velasco
Rebeca Dios
ETSAM
Irene Zúñiga
Elena Escudero
Anna Laura Jeschke
Koordinatzaile tekniko-zientifikoa
John Celecia
|
 |
 |
JARDUNALDIAK. Vitoria-Gasteiz uztailak 4-5-6
PAISAIAREN
BIGARREN HIRI FOROAren deialdia egin du Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko Hiri Ekologiaren Gelak. Foro hori hiria, ekosistema gisa ulertua, osatzen duten alderdi anitzei buruzko hausnarketa da.
FOROa bi urtean behin egiten da; nazioarteko zenbait adituren eta hemengo eragile eta hiritar batzuen arteko eztabaida sortuko du, paisaiaren eta hirigintzaren arkitekturak hiriaren eta lurraldearen planifikazioan duen zereginari buruzko eztabaida alegia. JARDUNALDIEN bidez zenbait estrategia eta mekanismo aztertuko dira komunitate iraunkorragoetarantz abiatzeko helburuarekin, eta barne hartuko ditu paisaiari, hirigintzari eta plangintzari buruzko azken joerak.
HIRIAREN ETA NATURAREN ARTEKO HARREMANA
“Hiri berdeagoak…”
Nazio Batuek Hiri Berdeen Adierazpena egin zuten San Frantziskon (2005eko ekainean), eta adierazpenaren hasierak garai honetako hiri-errealitateari buruzko zenbaki handiak gogorarazten dizkigu. Planetako ia biztanle erdiak hirietan bizi dira gaur egun, eta joera horrekin jarraitzekotan, hurrengo urteetan miloi bat pertsona joango da astero herrietatik hirietara.
Errealitate horrekin batera, badago egiaztatzeko moduko beste gertaera bat, UN-HABITATek askotan adierazi duena, ondokoa alegia: kokalekuen behin-behinekotasuna; gehienetan hiri-inguruan kokatzen dira eta bizitzeko baldintzak oso latzak dira.
Lehen munduko hirien errealitate txikian (kuantitatiboki aztertuta), prozesuak alderantzizkoak dira. Etorkin asko eta asko erdialdean kokatzen dira, askotan bizilagunik gabeko eta narriatutako hirigune historikoetan eta, aldiz, hiri-inguruak “liluragarriak” dira: Harritu egiten gara ikuskizun espekulatibo honen aurrean, zeinaren arabera askotan hiriaren eta landaren arteko arazoak konpontzeko moduko planifikazioa alde batera uzten duten, ekoizpenik gabeko eta narriatutako paisaiei lekua uzteko. Horrela bada, nahi den paisaia osatzen dute, askotan “paisaiaren nazioarteko diseinuaren estiloaren” arabera, nahiz eta estilo horrek zerikusi gutxi duen bertan duten paisaiarekin, ekologiarekin, historiarekin, nortasunarekin. Aldez aurretik finkatutako diseinu batzuk dira, eta inposatu eta ezarri egiten dira bertako prozesu ekologiko eta sozialekin inolako loturarik izan gabe.
Agian narriaduraren eta hiri-inguruetako zentzuzko planifikazio ezaren eremuan egiten dute bat batez ere hirigileek eta ekologoek. Hamarkada bakar batzuetan hiri-bazterrak (geure kasuan, harresiaren zabalera) asko handitu dira, eta gaur egungo, heldu ezinezko, amaitu ezinezko... inguruen “hiri-itzal” handi bihurtu dira.
Inoiz baino beharrezkoagoa ematen du hirigintza eta ekologia integratzeak eta hiriak ingurumen-oinarri sendoarekin berriz antolatzeko eta diseinatzeko prozesuetara itzultzeak (batez ere hiriaren eta landaren arteko loturari dagokionez). Horrek lagunduko digu zenbait lotura finkatzen bertako ikuspegi hiritarragoaren eta bioeskualdeko ikuspegi zabalenaren eta konplexuaren artean; azken horrek konexio eta aukera nabariak eskaintzen ditu hiri-bizitza aberatsago eta anitzagorako.
Bigarren edizio honetan, Vitoria-Gasteizko Paisaiaren Hiri Foroak, Toki Entitateak + Biodibertsitatea Sarearen laguntzarekin, iraunkortasunaren eremuan hiria-natura arteko harremana zuzendu behar duen filosofiari buruzko eztabaida proposatzen du; gainera planifikatzeko eta diseinatzeko zenbait teknika erakutsi nahi ditu natura-ondarea eta tokiko biodibertsitatea hobetzeko helburuarekin, betiere hiriko eta eskualdeko antolaketarekin bat etorriz.
Jardunaldiak osatzeko zenbait kasu aztertuko ditugu adibide moduan; horrela bada, informazio kualifikatua izango dugu hiri-eremuetan planifikatzeko eta kudeatzeko teknikak aplikatzen aitzindari diren zenbait hiri eta eskualderen kudeaketari buruz. |