.NET teknologiaren inguruko ezagupen sendoa duten profesionalak prestatzea, plataforma ho-rren espezifikazioei jarraiki, enpresetarako konponbideen analisia, diseinua, garapena eta mar-txan jartzea burutzeko gai direnak.
Helburu espezifikoak
Aplikazioen diseinua eta analisia egitea UML estandarra erabiliz.
.NET plataformaren espezifikazioak eta haren programatzeko eredua ezagutzea.
Web-orriei begirako .NET aplikazioak, aplikazio banatuak eta zerbitzariaren aldeko soft-ware osagaiak garatzea.
.NET aplikazioen zerbitzari baten funtzionamendua, instalazioa eta oinarrizko administra-zio zereginak ezagutzea.
.NET aplikazioak garatzea, web zerbitzuen ikuspegia baliatuz.
.NET aplikazioen garapenean parte hartzen duten teknologiak erabiltzea.
Norentzat
Informatikarekin zerikusia duten espezialitateetan goi-mailako ikasketak dituztenei.
Informatikarekin zerikusia duten espezialitateetan erdi-mailako ikasketak izan eta goi-mailako prestakuntza zikloak egin dituztenei.
Programazioaren inguruko ezagupen sendoak izatea ezinbestekoa da.
Aintzat hartuko dira ikasketen eskakizuna bete gabe aurreko puntuan adierazitako eza-gupenak eta / edo harekin zerikusia duen lan esperientzia egiaztatzen dituzten eskabi-deak.