J2EE teknologiaren inguruko ezagupen sendoa duten profesionalak prestatzea, Java 2 Enter-prise Edition delakoaren espezifikazioari jarraiki, korporazio-aplikazioen analisia, diseinua, ga-rapena eta martxan jartzea burutzeko gai direnak.
Helburu espezifikoak
Aplikazioen diseinua eta analisia egitea UML estandarra erabiliz.
J2EE plataformaren espezifikazioak eta haren programatzeko eredua ezagutzea.
Web-orriei begirako J2EE aplikazioak, aplikazio banatuak eta zerbitzariaren aldeko software osagaiak garatzea.
J2EE aplikazio-zerbitzari baten funtzionamendua, instalazioa eta oinarrizko administrazio zereginak ezagutzea.
J2EE aplikazioak garatzea, web zerbitzuen ikuspuntua baliatuz.
J2EE aplikazioen garapenean parte hartzen duten teknologiak erabiltzea.
Norentzat
Informatikarekin zerikusia duten espezialitateetan goi-mailako ikasketak dituztenei.
Informatikarekin zerikusia duten espezialitateetan erdi-mailako ikasketak izan eta goi-mailako prestakuntza zikloak egin dituztenei.
Programazioaren inguruko ezagupen sendoak izatea ezinbestekoa da.
Aintzat hartuko dira ikasketen eskakizuna bete gabe aurreko puntuan adierazitako ezagupenak eta / edo harekin zerikusia duen lan esperientzia egiaztatzen dituzten eskabideak.