|
|
   |
| |
DISEINU ETA KOMUNIKAZIOA
Web Orriak Diseinatzea
|
|
| |
| Helburu orokorrak |
- Diseinu grafiko, erabilgarritasun eta komunikazio digitalaren gainean beharrezko diren ezagupenak hornitzea, web orriak sortu, planifikatu eta grafikoki garatzeko.
|
| Helburu espezifikoak |
- Web inguruneak komunikazio bide gisa dituen ezaugarri zein aukerak ezagutzea, baita haren produktuak ere, bereziki, web orriak.
- Informazioa egituratzen jakitea, dauden formatu multimedia zehazturik eta fluxuen diagrama zein zereginetarako gidoia eginik.
- Web orriaren ikusizko estiloa definitu eta interfazea sortzea.
- Honakoak egiteko gauza izatea:
- Elementu tipografiko, ikono eta sinboloak sortu eta diseinatzeko gauza izatea.
- Irudi, atzeko plano eta ilustrazioak gauzatzeko eta tratatzeko gauza izatea.
- Frameak, markoak, taulak eta atzeko planoak osatzeko gauza izatea.
- Ikonoak, botoiak, menuak eta interfazeren bestelako elementu elkarreragileak diseinatu eta gauzatzeko gauza izatea.
- Web orriak sortzeko prozesurako tresna informatikoen eta programatzeko lengoaien gai-nean beharrezko den prestakuntza teknikoa hornitzea.
|
| Norentzat |
- Goi-mailako titulazioa, arkitekturan, arte ederretan, publizitatean, ikus-entzunezko komunikazioan..., eta diseinu grafiko edo industrialarekin, ikus-entzunezkoen komunikazioarekin edo publizitatearekin lotutako espezialitatea duten bestelako tituluak.
- Aipatutako adarretako diplomatura eta erdi-mailako tituluak.
- Lanbide heziketa: LH II eta goi-mailako prestakuntza zikloak, diseinu grafiko eta publizita-tearekin, ikus-entzunezkoekin, ilustrazioarekin, arte aplikatuekin zerikusia dutenak.
- Aintzat hartuko dira ikasketen eskakizuna bete gabe diseinu grafikoaren ezagupenak eta / edo harekin zerikusia duen lan esperientzia egiaztatzen dituzten eskabideak.
- Diseinu grafikorako tresna informatikoen gaineko ezagupen egiaztatuak: Freehand, Photoshop.
- Honako hauek balioetsiko dira: langabezian egotea eta proiektu zein lanak aurkeztea.
|
| Moduluak |
- Interneti aplikatutako diseinu grafikoa (8 ordu)
- HTML (20 ordu)
- Dreamweaver CS3 (60 ordu)
- CSS (20 ordu)
- Web orriak diseinatzeko era erraza (12 ordu)
- Oinarrizko aplikazioak Javascript erabiliz (20 ordu)
- Interneterako oinarrizko tresnak: web 2.0, SEO, RSS, XML, Blogs (20 ordu)
- Lantegi praktikoa tutorearen laguntzarekin (40 ordu)
|
| Iraupena |
200 ordu |
| Matrikula |
73,86€ |
| |
|
| Izen-emateak |
CETICen urte osoan zehar. Lanbide-orientazio arlokoekin elkarrizketa baterako hitzordua eskatu behar duzu. |
| Informazioa |
945 16 15 05 telefono zenbakian cetic@vitoria-gasteiz.org |
| igotzeko |
|
|