|
|
   |
| |
DISEINU GRAFIKOA
Diseinu grafikorako tresna informatikoak
|
|
| |
| Helburu orokorrak |
- Inprimatuko diren diseinu grafikoko lanak burutzeko berariazko tresna informatikoetan espezializatutako diseinatzaile eta / edo teknikariak prestatzea.
|
| Helburu espezifikoak |
- Proiektu grafikoak gauzatzea, ikusizko lengoaia eta diseinu grafikoaren kontzeptuak kontuan harturik.
- Proiektu grafikoak garatzea, elementu grafikoen osaera, ezaugarri tipografikoak, gama kromatikoak eta lan prozesuak zehazturik.
- Enpresa baten korporazio identitatea aplikatzea, ezarritako marka abiapuntu harturik.
- Hainbat produktu grafiko gauzatzea: logotipoak, paper-gauzak, iragarkiak, txartelak, liburuxkak, eta abar, prozesu bakoitzerako egokien diren tresna digitalen multzoa -Freehand, Indesign eta Photoshop- erabiliz.
|
| Norentzat |
- Goi-mailako titulazioa, arkitekturan, arte ederretan, publizitatean, ikus-entzunezko komunikazioan..., eta diseinu grafiko edo industrialarekin, ikus-entzunezkoen komunikazioarekin edo publizitatearekin lotutako espezialitatea duten bestelako tituluak.
- Aipatutako adarretako diplomatura eta erdi-mailako tituluak.
- Lanbide heziketa: LH II eta goi-mailako prestakuntza zikloak, diseinu grafiko eta publizitatearekin, argazkigintzarekin, ilustrazioarekin, arte aplikatuekin zerikusia dutenak.
- Aintzat hartuko dira ikasketen eskakizuna bete gabe diseinu grafikoaren ezagupenak eta / edo harekin zerikusia duen lan esperientzia egiaztatzen dituzten eskabideak.
- Ikusizko lengoaiaren, eta marrazkia, pintura, argazkigintzarekin ... zerikusia duten ezagupe-nak (aurkeztu beharreko lanen bidez egiaztatuko dira) ezinbestekoak dira.
- Honako hauek balioetsiko dira: langabezian egotea eta proiektu zein lanak aurkeztea.
|
| Moduluak |
- Tipografia eta Korporazio identitatea (12 ordu)
- Illustrator CS3 (60 ordu)
- Maketazioaren inguruko oinarrizko kontzeptuak (8 ordu)
- Indesign CS3 (60 ordu)
- Photoshop CS3 (60 ordu)
- Aurreinprimaketa. Lanak prestatzea inprimaketa grafikorako (12 ordu)
- Adobe: edizio digitala eta inprentarako PDFak sortzea (20 ordu)
- Amaierako proiektua tutorearen laguntzarekin (60 ordu)
|
| Iraupena |
292 ordu |
| Matrikula |
73,86€ |
| |
|
| Izen-emateak |
CETICen urte osoan zehar. Lanbide-orientazio arlokoekin elkarrizketa baterako hitzordua eskatu behar duzu. |
| Informazioa |
945 16 15 05 telefono zenbakian cetic@vitoria-gasteiz.org |
| igotzeko |
|
|