
|
|
|
Bertako landareak sustatu eta
hedatzeko kanpaina
GEO Vitoria-Gasteiz txostenaren inguruko lantegi parte
hartzailearen balantzea
Europako Batzordeak 2 milioi
euro baino gehiago eman ditu Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio
Publikoaren Planerako
"MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" argazki
lehiaketaren erabakia |
"Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren 13. urtea hasi da Ingurumeneko Zinemaren erakustaldia Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik Urriko Hiri Ekologiaren Gelaren laburpenak Pasealeku berria egin da Zadorra ibaiaren ertzean, Gamarra eta Abetxuku artean Vitoria-Gasteizek IX. Ingurumen Biltzar Nazionalean parte hartuko du |
|
CINDAko bibliografi berriak Deialdiak |
|
Bertako landareak sustatu eta hedatzeko kanpaina Olarizuko baratzeetan dagoen bertako landareen baso mintegian sortutako landareak banatzeko kanpaina egiten du urtero CEAk. Landareak jasotzeko interesa duen edonork -erakundeak, elkarteak, taldeak, banakakoak- eskura ditzake landare hauek doan. Hala ere, kontuan izan behar da ez dela landareen banaketa masiboa, baizik eta landareak jasotzetik haratago doan banaketa mugatua. Ekimen honen helburuak hauek dira:
Katalogo bat argitaratzen da urtero landareen hautaketa errazteko. Bertako landareen baso katalogo hau eskuragarri dago bai Olarizuko etxaldean bai CEAren webgunean. Horrez gain, CEAko teknikariek aholkuak eskaintzen dituzte bertako espezie botanikoen inguruan (ezaugarriak, landatuko diren ingurunearekiko egokitze maila, erabilgarritasuna) eta landatze ekologikoari eta landatze teknikei buruzko azalpenak ematen dituzte. Landareak hautatu eta jasotzeko kanpaina 2008ko abenduaren 1etik 2009ko otsailaren 28ra luzatuko da (Gabonetan eta jaiegunetan salbu). Astelehen, ostegun eta ostiraletan 16:00etatik 17:30era egingo da eta astearte eta asteazkenetan 11:00etatik 12:30era. Ekimen honetan parte hartzeko ezinbestekoa da aurretiaz hitzordua adostea, azaroaren 24tik aurrera 945 162696 telefonora deituz. Katalogoa ondoko helbidetik deskarga daiteke (PDF, 1 MB): |
GEO Vitoria-Gasteiz txostenaren inguruko lantegi parte hartzailearen balantzea Urriaren 21, 22 eta 23an "Vitoria-Gasteizerako etorkizun posibleak" izeneko bigarren lantegi parte hartzailea egin zen Europa biltzar etxean "Vitoria-Gasteizko ingurumen eta iraunkortasunaren txosten diagnostikoa" (GEO Vitoria-Gasteiz) agiriaren inguruan eztabaida abiatzeko. 2005eko urrian, aipatu txostena idazten hasi baino lehen, lehen lantegia egin zen, gizarte eragileek hiriko eta udalerriko ingurumen eta gizarte arazoen inguruan zuten iritzia eman zezaten. Bigarren lantegiaren xedea, handik abiatuz prestatu zen txostena ezagutaraztea izan da, jendeak ekarpen berriak egin ditzan, hau da, ikerketaren emaitzak balida eta onar ditzan.
Lantegian hogei lagunek
hartu zuten parte. Lantegiaren ondorioak ondoko helbidean kontsulta daitezke
(gaztelaniaz, PDF, 4 MB): |
Europako Batzordeak 2 milioi euro baino gehiago eman ditu Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planerako Europako Batasunaren laguntza hau CIVITAS+ ekimenaren baitan dagoen MODERN proiektuan parte hartzeko da. CIVITAS+ ekimena Europako Batzordearen 7. esparru programatik ikerketarako eta erakusgarri gisa bultzatu den ekimenetako bat da. Bere xedea hiriko mugikortasun iraunkorrerako estrategien garapena eta ebaluazioa sustatzea da. Proiektu hau garatzen duen partzuergoko partaideak Gasteiz, Craiova (Errumania), Brescia (Italia), Coimbra (Portugal) eta Ostrava (Txekia) dira. Euskal Herri mailan, Vitoria-Gasteizko Udalak, Energiaren Euskal Erakundeak eta RACVNk hartuko dute parte. MODERNi esker, udaleko ibilgailuetan bioerregaien erabilera hedatu ahal izango da eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean aurreikusitako zenbait neurri abian jarri ahal izango dira. Esaterako, TUVISAren sarearen berrantolaketa, oinezkoen eta txirrindularien sareen optimizazioa edo superetxadien ereduaren proba pilotua egin ahal izango dira. Informazio gehiago: |
"MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" argazki lehiaketaren erabakia Urriaren 28an "MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA" argazki lehiaketaren erabakia argitaratu zen. Seigarren urte hau "Landa ingurunea: paisaiak eta hango jendeak" lelopean egin da. Aurten nekazaritza eta landa paisaien ondare balioaren inguruko hausnarketa sustatu nahi izan da. Paisaiek eta haiek osatzen dituzten piezetako bakoitzak nortasuna -lurralde batena, populazio batena- sortzen laguntzen dute, modu paregabe eta errepikaezinean. Beren balioa, ondarea diren heinean, zalantzagabea da, baita lurraldearen baitan baliabide gako gisa duten balioa ere. Paisaia kulturaren eta naturaren arteko elkarrekintzaren ondorio da. Lurraldean esku hartzean erabilitako kultur premisak aldatzen direnean, paisaia aldatu egiten da. 115 egileren 279 lan jaso dira. Epaimahaia lagun hauek osatu dute: Koldo Mendaza, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako argazki irakaslea; Rebeca Dios, Nafarroako Unibertsitateko arkitekto paisajista; Uxue Arbe, Zadorra fundazioaren kidea; Tońo Antón, RdR argazkilarien taldeko kidea eta argazkilaria; eta Roberto González Argote, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikaria. Irabazleen zerrenda osoa ondoko helbidean dago: Argazki irabazlea hau da:
|
"Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" kanpainaren 13. urtea hasi da Beste urte batez, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin" izeneko kanpaina jarri du abian. Beti bezala, kanpainak bi itu ditu: ikastetxeak eta herritarrak. Oraingoan 17 ikastetxetako 900 ikasle inguruk hartuko dute parte eskoletako kanpainan, eta herritar guztiei zuzendutako kanpainan 2.000 landare banatzea aurreikusi da. Aurten erkametza erabiliko du espezi nagusi gisa, eta erkameztiei lotutako beste zenbait espezie ere banatuko da. Jendaurreko landare banaketa abenduaren 18an egingo da Plaza Berrian, Gabonetako Nekazaritza Azoka probestuz. Landareak jasotzeko ordutegia goizeko 10etatik arratsaldeko 3ak arte izango da (lehenago, landareak amaitzen badira). |
Ingurumeneko Zinemaren erakustaldia 2003. urtean CEAren eta Festival Internacional del Cinema del Medio Ambient jaialdiaren artean hasitako lankidetza ekimenari jarraituz, Vitoria-Gasteizen "Ingurumen zinemako erakusketa" ikusteko aukera dago urtero. Erakusketa honetan jaialdian aurkeztutako hainbat film luze, dokumental eta film labur ikus daiteke. Mundu toki askotan eta nazionalitate askotako jendeak filmatutako ekoizpenak aurkeztuko dira. Gizarte gatazkak, arazo ekologikoak, natur hondamendiak... agertzen dira filmotan, eta sentsibilizazioa, hezkuntza, informazioa, zientzia, esperimentuak dauzkate ardatz. Aurten hautatutako filmak Luis de Ajuria aretoan proiektatuko dira abenduaren 9, 11, 16 eta 18an. Erakustaldiaren egitaraua
ondoko helbidetik deskarga daiteke (PDF, 437 KB): |
Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik Jarduera honek Olarizuko baratzean lantzen diren esparruak ezagutarazi nahi ditu: etnografia, frutikultura ekologikoa, fruta eta barazkien kontserba artisauak, sendabide fitoterapeutikoen prestaketa eta aplikazioa, lorategiko landareak, Arabako baso autoktonoak, etab. Asmo honekin, ibilbideak, hitzaldiak, lantegiak eta beste hainbat jarduera antolatu dira. Jarduera hauek astearteetan egingo dira, jaiegunetan eta oporretan salbu, Olarizuko baratzeetan 16:00etatik 18:00etara. Izena ematea doakoa da. Gehien jota 15 lagun hartu ahal izango dira lantegi bakoitzean, eta izena ematen den ordena berean hautatuko dira. Bi hilabete hauetako egitaraua hau da:
Informazioa eta izena ematea: 945 162 696. |
Urriko Hiri Ekologiaren Gelaren laburpenak Vitoria-Gasteizko Hiri Ekologiaren Gelaren jarduera egitarauaren
baitan, urriaren 8an elikagai sistema iraunkorraren inguruko esperientziak
azaldu ziren. Hitzaldi hauen laburpena hemen dago (PDF, 76 KB): Hilaren bukaeran nekazaritza ekologikoari lotutako jarduera sorta
bat antolatu zen. Aste horretan hitz egindakoa laburtzen duen agiria hemen dago
(PDF, 95 KB): |
|
Pasealeku
berria egin da Zadorra ibaiaren ertzean, Gamarra eta Abetxuku artean
Amaitu dira Gamarrako zubiaren eta Abetxukuko zubiaren artean oinezkoentzako eta txirrindularientzako bide bat egiteko lanak. Bidea Zadorra ibaiaren ertzetik doa 2,5 km-ko luzeran, eta Eraztun Berdeko Bira izenarekin ezagutzen den ibilbidearen atal bat da. Bide honek bat egiten du iaz Aztegieta eta Abetxuku artean eraiki zen bidearekin. Aldi berean, bidea Abetxukuko bi zubien azpitik, zaharretik eta berritik, igarotzeko lanak egin dira. Horrez gain, parkerako sarbide berria egin da Zadorra hiribidetik, Arriagako atean dagoen errotondaren ondotik. Negu honetan zehar ingurune osoaren egokitze ekologiko eta paisajistikoa egingo da. |
Vitoria-Gasteizek IX. Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA) parte hartuko du Espainiako Ingurumen Biltzar Nazionalak gero eta oinarri sendoagoak ditu. Urtez urte, ingurumen arazoez eta garapen iraunkorraz hitz egin eta eztabaidatzeko topagune nabarmena bilakatu da. Bederatzigarren ekitaldi honetan, abenduaren 1etik 5era, "El reto es actuar" lelopean, helburua ekiteko gogoa piztea, sustatzea eta bultzatzea izango da. Vitoria-Gasteizek bi modutara hartuko du parte: alde batetik, eztabaida, mahainguru eta lan taldeetan egongo da ordezkatua teknikarien zein politikarien bidez, eta bestetik, erakustoki bat antolatuko du Vitoria-Gastiezko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana erakusteko. Plan hau abenduaren 1ean aurkeztuko da CONAMAren gela dinamikoetako batean. Aurkezpen honen bidez, iradokizunak eta kritikak jaso nahi dira beste esparru batzuetan lan egiten duen jendearengandik, Plana hobetzeko asmoz. |
Hegaztien Mundu Egunaren balantzea Aurten jardueren egitarau zabala antolatu da Hegaztien Mundu Eguna ospatzeko. Urrian antolatutako jardueretan, saguzarrei buruzko hitzaldia eskaini zen eta gaueko zein eguneko harraparien muda-, adin- eta sexu-ereduei buruzko ikastaroa egin zen. Urriko lehen igandean egindako Mundu Egunean ikusi ahal izan denez, gero eta jende gehiagok hartzen du parte gertakizun honetan. Aurten 1.400 parte hartzaile egon dira. Azaroan eta abenduan bi erakusketa bisitatu ahal izango da hegaztien gaiei nola edo hala loturik: "Naturaren argazkilariak 2008" eta "Hegaztiak liburuen arabera".
|
Eraztun Berdeko baratzeek Arabako Nekazaritza Ekologikoaren XI. Azokan (BIONEKARABA 2008) parte hartu dute Seigarren urtez jarraian, Eraztun Berdeko baratzeak Arabako Nekazaritza Ekologikoaren XI. Azokan (BIONEKARABA 2008) egon dira. Azoka urriaren 4an antolatu zuen Bionekazaritza elkarteak (nekazaritza ekologikoko Arabako elkarteak) Gasteizko Foru plazan. CEAk erakustoki bat paratu zuen Eraztun Berdeko baratzeetan ekoiztutako produktuak erakusteko eta nekazaritza ekologikoari buruzko informazioa emateko. Alde batetik, nekazaritza ekologikoan inplikatutako elkarte, erakunde eta ekoizleei laguntza eman nahi izan zitzaien eta, bestetik, Olarizuko eta Urarteko baratzeen erabilera sustatu eta bultzatu nahi izan zen. |
Erakusketa "Hegaztiak liburuen arabera" 2008ko Hegaztien Mundu Egunaren kariaz antolatutako jarduera sortaren barruan, Olarizuko etxaldeak "Hegaztiak liburuen arabera" izeneko erakusketa edukiko du ikusgai azaroaren 13tik abenduaren 14ra. Azken urteetan hegaztien inguruko bibliografian argitaratu diren azalik onenen multzo bat erakutsiko da. Erakusketaren helburuetako bat liburu zientifiko-teknikoen erosketa eta irakurketa sustatzea da, eta aldi berean planetan daukagun hegaztien espezie dibertsitatearen inguruko gogoeta bultzatea.
|
| CINDAko bibliografi berriak |
CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak
(CINDA) bere datubase bibliografikoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du
ondoko web helbidean: |
| CEAren deialdiak |
|
Bertako landareak sustatu eta hedatzeko kanpaina |
Egunak: 2008ko abenduaren 1etik 2009ko
otsailaren 28ra |
| 13. kanpaina "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin": landare banaketa |
Egunak: 2008ko abenduaren 18 |
| Ingurumeneko zinemaren erakusketa |
Egunak: 2008ko abenduaren 9, 11, 16 eta 18 |
| Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik |
Egunak: Azaroko eta abenduko astearte
guztietan, jaiegunetan salbu |
| Erakusketa "Hegaztiak liburuen arabera" |
Egunak: 2008ko azaroaren 13tik abenduaren 14ra |
|
Aldizkari digital hau edo
CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin
baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta
elektroniko bat
siam@vitoria-gasteiz.org
helbidera. Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko. |
|
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko
etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz Tfnoa.: 945 16 26 96 E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org |
| Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera. |