
|
|
|
Abenduan bertako landareak
sustatu eta hedatzeko kanpaina berria hasiko da
Gabonetan "Adopta ezazu zuhaitz bat" kanpainarako zuhaitzak
banatuko dira
MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ
INGURUMENA argazki lehiaketaren 5. edizioaren epaia argitaratu da
Abian jarri da jadanik lorategi komunitarioen bigarren fasea |
Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik CEA erakusketa bat babesten ari da "Periscopio" izeneko prentsa-argazkilaritzako jaialdian "Planeta Amazonia" erakusketa, ezagutu itzazu Amazoniaren sekretuak Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdea, TVEko La 2 katean Erregimen irekian dauden presoak Eraztun Berdea garbitzen lagundu dute Amaitu da Paisaiaren II. Hiri Foroaren tailerra Ingurumeneko Zinemaren V. Erakustaldia egin zen urrian Urria nekazaritza ekologikoaren hilabetea izan zen Vitoria-Gasteizen |
|
CINDAko bibliografi berriak Deialdiak |
|
Abenduan bertako landareak sustatu eta hedatzeko kanpaina berria hasiko da Edozein erakundek, elkartek, taldek edo banakakok landareak jaso ahal izango ditu bertako landareen baso mintegian, Olarizuko baratzeetan, landareak doan eskainiz CEAk urtero antolatzen duen kanpainaren baitan. Ekimen honen helburuak honako hauek dira:
Hasteko, jendeak eskaera orria bete eta landareak hautatu behar ditu. CEAk aholkularitza zerbitzu bat izango du landareen inguruko informazioa emateko: zein espezie botaniko erabil daitekeen, zein diren beren ezaugarriak eta landatu nahi diren tokirako egokiak diren ala ez. Honez gain, laborantza ekologikoari eta landatze teknikei buruzko azalpenak emango dira. Azkenik, eskatzaileak bere landareak jasoko ditu. Kanpaina hau bertako landareen baso mintegian egingo da (Olarizuko baratzeetan), 2007ko abenduaren 3tik 2008ko otsailaren 29ra, Gabonetan eta jaiegunetan salbu. Landareak jasotzeko ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 16:00etatik 17:30era. Kanpainan parte hartzeko, hitzordua eskatu behar da aurretiaz azaroaren 26tik aurrera, 945 162696 telefonora deituz. Urtero katalogo bat argitaratzen da ekimen honetan eskaintzen diren
espezieen zerrendarekin. Katalogoa ondoko helbidetik deskargatu daiteke
(PDF, 1 MB): |
Gabonetan "Adopta ezazu zuhaitz bat" kanpainarako zuhaitzak banatuko dira Beste urte batez, CEAk "Adopta ezazu zuhaitz bat eta hazi berarekin" kanpaina antolatu du. Aurten ere kanpainaren helburua Eraztun Berdeko beste espazio bat leheneratzea izango da, seguraski Zadorra ibaiaren ingurukoren bat. Beti bezala, kanpainak bi hartzaile mota izango ditu: eskoletako ikasleak eta herritar guztien multzoa. Aurtengoan, eskola mailako kanpainan 17 ikastetxetako 1.000 ikaslek hartuko dute parte, eta jende ororentzako kanpainan 2.000 landare banatuko dira. Jende ororentzako landare banaketa Plaza Berrian egingo da, abenduaren 20an (osteguna), Gabonetako nekazaritza azokarekin batera, goizeko 10etatik arratsaldeko 3etara. |
MEDIOAMBIENTE VITORIA-GASTEIZ INGURUMENA argazki lehiaketaren 5. edizioaren epaia argitaratu da Aurten lehiaketaren gaia mugikortasun iraunkorra eta espazio publikoa izan dira.
Epaimahaikideak hauek izan dira: Paco Valderrama, kazetaria; Toño Antón, argazkilaria; Edorta Sanz, argazkilaria; eta Roberto González Argote, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikaria. Epaia hau izan da: 1. SARIA 2. SARIA 3. SARIA AKZESITAK Aurreko urteetan bezala, laster erakusketa bat antolatuko da lehiaketara aurkeztu diren argazkien sorta batekin. |
Abian jarri da jadanik lorategi komunitarioen bigarren fasea Ekimen honen asmoa herritarrak erabilera publikoko lorategien diseinu, mantenimentu eta zainketan inplikatzea da. Bigarren fasea azaroaren hasieran jarri zen martxan. Jardueraren bultzatzaile nagusia Vitoria-Gasteizko Udala da, eta bertan Mitxoleta elkarte botanikoak, Hiri Paisaiaren Bulegoak, Hegoalde gizarte etxeak eta CEAk hartzen dute parte. Bigarren fase honetan parte hartzaileen jomuga Trikitixa kalean (Txirula eta Txalaparta kaleen artean) dauden bi lorategiren diseinu eta mantenimendua izango da. Lan honetan Udaleko zerbitzuen laguntza izango dute prestakuntzaren, tekniken zein diruaren aldetik. Lanekin hasteko eta lorategien hasierako egoera hobetzeko, pinu tratatuz egindako zurezko kanpo estalki bat jarri da hormigoizko kanpoko perimetroa estaltzeko. Bestalde, 72 lore aska jarri dira lorategien gainazala egokitzeko eta lorategien barruan landatuko diren landare usaintsuak, apaingarriak eta sasoiko loredunak jartzeko.
|
Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik Jarduera hau Olarizuko baratzeen esparruan egiten diren ekintzak ezagutzera emateko asmoz sortu zen. Ibilbide, hitzaldi eta lantegi sorta baten bidez, jendearentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat gai azalduko dira, hala nola, etnografia, frutagintza ekologikoa, fruta eta barazkien artisau kontserba, sendabide fitoterapeutikoen prestaketa eta aplikazioa, lorategietarako landareak, edo Arabako baso autoktonoak. Jarduerak asteartero egingo dira (jaiegun eta oporretan salbu), 16:00etatik 18:00etara, Olarizuko baratzeetan. Lantegi bakoitzean 15 lagunentzako tokia dago, eta parte hartzeko aukera izena ematen den ordena berean emango da. Lantegiak doanekoak dira. Hiruhileko honetako egitaraua ondokoa da:
Informazioa eta izen ematea, 945 162696 telefonoan. |
|
CEA erakusketa
bat babesten ari da "Periscopio" izeneko prentsa-argazkilaritzako jaialdian
"Periscopio, prentsa-argazkilaritzari begira" izeneko jaialdi hau urriaren 18an inauguratu zen eta bere baitan aldibereko hainbat erakusketa programatu dira Vitoria-Gasteiz hiriko hainbat lekutan. Aurten CEA "Ummah, Islam pluralaren irudiak" erakusketa babesten ari da. Erakusketako argazkiek Islamaren bestelako ikuspegia ematen dute, musulmanen komunitateaz jendeak duen irudi estereotipatutik urruti. Komunitate honen egunerokotasuna eta gizarte aldea ikus daitezke, hedabideek erakusten duten eta ikustera ohitu garen aurpegi odoltsuena bazter utziz. Informazio gehiago: |
"Planeta Amazonia" erakusketa, ezagutu itzazu Amazoniaren sekretuak Caja Madrid-en Gizarte Ekintzak babesturik, "Planeta Amazonia" bizitza amazonikoari buruzko erakusketa da. Nahiz eta erakusketa zientifikoa izan, edozeinek ulertzeko moduko hizkera darabil. Kontzientziazio esparru bat ere izan nahi du, jendea ingurumenaren babesak duen garrantziaz ohar dadin eta munduko bioaniztasunaren %50 biltzen duen leku honen garapen jasangarriaren aldeko apustua uler dezan, are gehiago biopirateria, espezieen trafikoa edo baso soiltzea bezalako mehatxuak jasaten dituen aro honetan. Erakusketa hau Olarizuko etxaldeko erakustaretoan bisitatu ahal izango da 2007ko azaroaren 30etik 2008ko urtarrilaren 6ra. |
Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdea, TVEko La 2 katean Pasa den urrian TVEko La 2 telebista kateak ekoizten duen "Víve la Vía" saioaren bigarren denboraldia hasi zen, lehen denboraldiak ikusleen aldetik harrera beroa jaso ondoren. Saio honetan oinezkoen eta txirrindularien bide gisa zaharberritu diren trenbide zahar nagusiak bisitatzen eta erakusten dira. Saioaren kapitulu bat Bergara-Lizarra trenbideari buruzkoa izango da, hain zuzen Murieta (Nafarroa) eta Vitoria-Gasteiz (Araba) artean dauden 48 kilometroei buruzkoa. Kapitulu hau abenduaren 4an emango da, 22:45ean. Lan honek Arabako Foru Aldundiaren, Lizarrerriko Partzuergoaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntza izan du. |
Erregimen irekian dauden presoek Eraztun Berdea garbitzen lagundu dute Erregimen irekian dauden hogeita lau presok ingurumenaren aldeko ekintza bat egin zuten abuztuan. Lagun hauek Arabako SIDAren aurkako Batzordeak kudeatzen dituen etxebizitzetan bizi dira. Jarduera honetan, presoek hondakinak eta zaborra bildu zuten Eraztun Berdeko hainbat parkeetan eta udalerriko zenbait ibaitan: Alegría, Errekaleor, Batán eta Zadorran, azken honetan Eskalmendi eta Abetxuku arteko tartean eta Aztegietako zubiaren inguruetan. Guztira 7.000 kilo hondakin baino gehiago bildu ziren, eta kontrolik gabeko isurketa guneak aurkitu ziren zenbait ibilgutik hurbil. Gune hauek geroago, tresneria egokiagoarekin biltzeko utzi ziren. Parte hartzaileei esperientzia hau oso positiboa iruditu zaie eta, beraz, SIDAren aurkako Batzordearen ekimen honen gizarte eta hezkuntza eraginkortasuna nabarmen geratu da. |
Amaitu da Paisaiaren II. Hiri Foroaren tailerra Vitoria-Gasteizko Paisaiaren II. Hiri Foroaren kariaz antolatutako jardueren baitan, hamasei profesionalek (arkitekto, ingurumen teknikari, mendi ingeniari, agronomo eta paisajistak), paisaiaren lantegi batean parte hartu dute, azaroaren hasieran eta bi astez. Lantegi honetan hainbat kasu praktiko ikusi dira (Estatu Batuetakoak, Kanada, Txile eta Europakoak), naturaren eta hiriaren integraziorako eta ekologikoki funtzionalak diren paisaien osaerarako printzipio, ikuspuntu eta modu eraginkorrak ikasteko. Printzipio eta ikuspuntu horiexek markatu dute gero lantegiaren ariketa praktikoaren norabidea. Ariketa honetan Vitoria-Gasteizko hiringuruko espazio batean dagoen zatikatze funtzionala (ekologikoa zein soziala) konpontzeko irtenbideak bilatu dira. |
Ingurumeneko Zinemaren V. Erakustaldia egin zen urrian Vitoria-Gasteizko Ingurumeneko V. Zinema Erakustaldia Luis de Ajuria kultur aretoan egin zen urriaren 22, 24, 29 eta 31n. Egun horietan Cinema del Medi Ambient de Catalunya Nazioarteko XIV. Jaialdiko hainbat film labur proiektatu ziren. Kataluniako sariketan herrialde askotako filmak lehiatzen dira, bi gai nagusiren inguruan: ingurumena, alde batetik, eta gizakiak bere natur, gizarte eta kultur ingurunearekin dituen harremanak, bestetik. Europako Batasunaren Ingurumen Agentziak eta Princes'Awards Fundazioak ingurumen arloko Europako jaialdirik onenaren saria eman diote jaialdi honi. |
Urria nekazaritza ekologikoaren hilabetea izan zen Vitoria-Gasteizen Urrian nekazaritza ekologikoaren sustapenari lotutako zenbait jarduera antolatu ziren Vitoria-Gasteizen. Urriaren 6an Nekazaritza Ekologikoaren Arabako Elkarteak (Bionekazaritza) urtero Aihotz plazan antolatzen duen azoka egin zen. Ekitaldi honetan berrogeita hamar erakuslek hartu zuten parte. Erakustoki horietako batean Olarizuko eta Urarteko baratze ekologikoetan ekoiztutako produktuak erakutsi ziren. Bestalde, tokiko nekazaritza ekoizpeneko linea iraunkorragoak eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko merkataritza harreman zuzenak sustatzeko Zadorra Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu duten hitzarmenaren baitan, urriaren 15etik 18ra bisita tekniko bat egin zen Bavariara (Alemania). Gure hiria inguruko beste administrazio eta eragile batzuekin batera joan zen Munich-eko eskualdean nekazaritza ekoizpenaren, elikadura ekologikoaren eta bere eraztun berdearen plangintzaren alorrean egin dituzten ekimenak ezagutzera. |
2007ko Hegaztien Mundu Egunaren balorazioa Hegaztien Mundu Eguna urriaren 6 eta 7an ospatu zen, BirdLife International erakundeak mundu mailan sustatzen duen ekimenaren baitan. Ospazikun honen xedea hegaztien mundu miragarria eta beren kontserbazioa arazoak ezagutzera ematea da. Aurten klima aldaketak hegaztiengan duen eragina analizatu da. Horretarako, gizartearen kontzientziaziorako jarduera sorta bat antolatu da, eta Sare Fenologikoa deitu denaren alde egin da. Sare honek klima aldaketa bioaniztasunari nola eragiten ari zaion aztertzen ari da. CEAk Salburuko parkean programatu zituen ekintzek lagun askoren parte hartzea izan zuten. Betoñuko urmaelean hegaztien identifikaziorako egin ziren saioek padura honek, Arkautikoa baino ezezagunagoa izanik, duen potentzialtasuna erakutsi zuen. Digiscoping lantegiak (teleskopio bidezko argazkilaritza digitalak alegia), ehunka lagunen parte hartzea izan zuen eta argazki sorta eder bat eman zuen emaitzatzat. Jendearen artean jakinmin eta lilura gehien piztu zuen jarduera eraztuna jartzeko estazioa izan zen, hegaztiak eskuekin hartu eta hurbiletik ikusteko aukera izan baitzuten. Jarduera honetan 14 espezietako 40 ale harrapatu ziren, eta zirrara berezia sortu zuen martin arrantzale bat eta txinbo kaskabeltz bat harrapatzeak, batez ere azken hau, espezie hau ordurarte Salburuan harrapatu gabea baitzen. |
2007ko eraztun jartze kanpainak Salburuko hegaztien migrazio portaera hobeto ezagutzen lagundu du Abuztuan eta irailaren lehen hamabostaldian zehar ikerketa bat egin da udazkeneko migrazioetan Salburua erabiltzen duten hegazti txikiak aztertzeko. Ez da ikerketa hau egiten den lehen aldia, azken bost urteetan urtero-urtero egin baita. Jarduera honetan hegaztiak minik gabe harrapatzen dira sare bereziekin, identifikazio eraztun bat jartzen zaie eta zenbait datu fisiko hartzen dira (sexua, adina, etab.). Ondoren askatu egiten dira ingurune naturalean. Ikerketa hauei esker, hegaztien migrazio bideen ezagutza osatzen da, beren joan-etorrietarako garrantzitsuak diren tokiak identifikatzen dira, gazte eta helduen arteko erlazioa bezalako datu demografikoak ezagutzen dira, etab. Aurten eraztun jartze kanpainak 30 jardunaldi iraun du, eta denbora horretan zehar 51 espezietako 4.452 ale harrapatu dira. Horietatik 529k gure taldearen eraztuna jarrita zeukaten jadanik, batzuk aurreko urteetan. Horrez gain, 18 hegaztik beste herrialde batzuetako eraztunak zeuzkaten (Belgika, Holanda, Suedia, Frantzia, Txekia eta Erresuma Batua). 12 alek Espainiako beste toki batzuetako eraztuna zeramaten. Aurreko urteekin alderatuz, aurten askoz txori gehiago harrapatu da, gehien bat harrapaketa ahalegina handiagoa izan delako eta eraztun jartze guneak dibertsifikatu egin direlako. Kontuan izan behar da aurten Arkautiko urmaelean lan egin ahal izan dela; 2006an hori ezinezkoa izan zen, hegazti gripeak sortutako alarma indarrean baitzegoen eraztun jartze sasoian. Bestalde, ur-benarrizaren harrapaketak (7 ale harrapatu dira) mantendu egin dira aurreko urteekin alderatuta, eta beraz, sendotu egin da iraungitze arrisku larrian dagoen hegazti honen migrazioa babesteko Salburua gune garrantzitsua dela dioen tesia. Berriro ere, aurten boluntarioen parte hartzea sustatu da jarduera honetan. Espainiako toki askotatik etorritako 32 lagunen lana oso baliotsua izan da talde ikertzailearentzat. Jarduerak iraun duen denboran zehar pertsona hauek Otazuko etxe batean ostatatuta egon dira, eraztun jartzeko gunetik oso hurbil. Etxe hau Udaleko Erdu Agentziaren laguntzari esker erabili ahal izan da.
|
| CINDAko bibliografi berriak |
CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak
(CINDA) bere datubase bibliografikoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du
ondoko web helbidean: |
| CEAren deialdiak |
| 12. kanpaina "Adopta ezazu zuhaitz bat eta hazi berarekin": landareen banaketa |
Eguna: 2007ko abenduaren 20 |
| Bertako landareak sustatu eta hedatzeko kanpaina |
Egunak: 2007ko abenduaren 3tik 2008ko
otsailaren 29ra |
| Olarizuko baratzeak, zuretzat zabalik |
Egunak: Astearteak, 16:00etatik 18:00etara |
| Erakusketa: "Planeta Amazonia" |
Egunak: 2007ko azaroaren 30etik 2008ko
urtarrilaren 6ra |
|
Aldizkari digital hau edo
CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin
baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta
elektroniko bat
siam@vitoria-gasteiz.org
helbidera. Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko. |
|
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko
etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz Tfnoa.: 945 16 26 96 E-posta: ceaadmin@vitoria-gasteiz.org |
| Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera. |