Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena:
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.

Página de inicio del CEAVITORIA-GASTEIZKO UDALEKO
INGURUGIRO GAIETARAKO IKASTEGIKO
ALDIZKARI DIGITALA

2005eko maiatzaren 23 - 18. zenbakia

10 urte jasangarritasunerantz, CEAren 10 urte
Vitoria-Gasteizek hiri jasangarrien Europako kartarekin (Aalborg-eko karta) hartu zuen konpromisoaren 10 urte bete direlarik, eta CEAk ere erakunde autonomo gisa bete dituen 10 urteak direla eta, 2005eko maiatzean hasi diren eta ekaina osoan zehar zabalduko den jarduera sorta bat proposatu da.

Nazio Batuek Vitoria-Gasteiz hiria gonbidatu dute Ingurumenaren Mundu Egunerako prestatu duen programan parte har dezan
2005eko Ingurumenaren Mundu Egunaren ospakizun nagusia, nazioartean, San Frantziskon (Kalifornia, Estatu Batuak) izango da. Antolatzaileek Vitoria-Gasteiz hiria gonbidatu dute gertaera honetan parte hartzera, munduko beste berrogeita hamar hirirekin batera. Aurtengo gaia Hiri Berdeak dira eta leloa 'Planetarentzako planeatu!' da.

Maiatzaren 26, 27 eta 28an Vitoria-Gasteizko Paisaiaren I. Hiri Foroa ospatuko da

CEAren Kontseilu Zuzentzaileak Aalborg+10 Konpromisoak babestu ditu

Vitoria-Gasteizko ingurumen eta jasangarritasunaren egoeraren txosten-diagnostikoa kontratatu da

Maiatzaren 31n bizikletak alokairuan hartzeko zerbitzua jarriko da abian berriro

CEAk 2004. urteko jardueren oroitza-txostena aurkeztu du

Prest dago apirileko Hiri Ekologiaren Gelaren laburpena, energia berriztagarrien alorreko garapenerako lankidetza aztertu zuena
 

CINDAko bibliografi berriak
Deialdiak

10 urte jasangarritasunerantz, CEAren 10 urte

Vitoria-Gasteizek hiri jasangarrien Europako kartarekin (Aalborg-eko karta) hartu zuen konpromisoaren 10 urte bete direlarik, eta CEAk ere erakunde autonomo gisa bete dituen 10 urteak direla eta, Ikastegiak jarduera sorta bat proposatu du 2005eko maiatzean hasi eta ekainaren azkeneraino.

Jarduerak Paisaiaren Hiri Foroarekin bat hasi ziren, eta "Iñaki Cerrajería, ingurumena irudikatuz Vitoria-Gasteizen" izeneko erakusketarekin jarraitu dute. Beste beste, ondoko jarduera hauek ere ospatuko dira:

  • Ingurumenaren Mundu Eguna: Ingurumenaren Jaia, erakusketa, tailerrak, haur eta familientzako jolasak... (ekainaren 5)

  • Zinema zikloa: 'Zinema eta iraunkortasuna' (maiatzaren 31, ekainaren 7 eta ekainaren 14)

  • Tailerrak gizarte etxeetako elkartze aretoetan (ekainaren 6tik 12ra)

  • Literatur hitzaldia Toti Martinez de Lezearen eskutik: 'La Diosa Madre' (ekainaren 13)

  • Eraztun Berdeko II. Bira, Peña Karriaren eskutik (ekainaren 19)

  • Eraztun Berdeko Bira mendiko bizikletaz, Goiena Mendi Taldearen eskutik (uztailaren 3)

  • Herri martxa Betoñu haitzeko abelbidetik, Sociedad Excursionista Manuel Iradierren eskutik (uztailaren 10)

Jardueren egitarau osoa ondoko helbidean dago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae/novedades/historial05/cea1005.html

Aurkibidera igo

Nazio Batuek Vitoria-Gasteiz hiria gonbidatu dute Ingurumenaren Mundu Egunerako prestatu duen programan parte har dezan

Ingurumenaren Mundu Eguna Nazio Batuen Biltzar Nagusiak sortu zuen 1972an eta urtero ekainaren 5ean ospatzen da. Egun honen bitartez NBEk bilatzen du munduak ingurumen arazoen inguruan arreta jar dezan eta alor honetako ekintza politikoa sendotu dadin.

Aurtengo gaia Hiri Berdeak dira eta leloa 'Planetarentzako planeatu!' da. 2005eko Ingurumenaren Mundu Egunaren ospakizun nagusia, nazioarte mailan, San Frantzisko hirian (Kalifornia, Estatu Batuak) izango da. Antolatzaileek Vitoria-Gasteiz hiria gonbidatu dute gertaera honetan parte hartzera, munduko beste berrogeita hamar hirirekin batera.

Egun honetako programa zabalaren baitan, ekainaren 2an Vitoria-Gasteizek 'Hiri Jasangarriak Planifikatzen' izeneko mintegi teknikoan parte hartuko du.

Gure hiria 'Hiri Berdeen Adierazpena', hiriek bete behar duten ingurumen alorreko konpromiso sorta bat dena, ondu eta landuko duen lan taldean arituko da. Talde honetan San Frantziskon bilduko diren hirietako alkateek hartuko dute parte. Adierazpena ekainaren 5ean NBEko Idazkari Nagusi den Kofi Annan buru izango duen ekitaldi formal batean onetsiko da.

Gertaera honi buruzko informazio gehiago:
http://www.wed2005.org

'Hiri Berdeen Adierazpena' jasotzeko:
http://www.wed2005.org/3.0.php

Aurkibidera igo

Maiatzaren 26, 27 eta 28an Vitoria-Gasteizko Paisaiaren I. Hiri Foroa ospatuko da

Foroa hiru saioz osaturik egongo da (Jardunaldiak, Lehiaketa eta Tailerra) eta bere xedea mundu osoko adituen, tokiko agenteen eta herritarren artean paisaiaren arkitekturak eta hirigintzak hiriaren eta haren lurraldearen plangintzan duten rolaren inguruan eztabaida sortzea da.

Paisaiaren I. Hiri Foroaren Jardunaldiak maiatzaren 26tik 28ra ospatuko dira, 'Periferiak: barrurantz, kanporantz' izenburupean, Goiuri jauregian. Bere helburua komunitate jasangarriagoetarantz bilakatzea ahalbidetuko duten estrategia eta mekanismoen bilaketa sustatzea da. Horretarako, bere baitan hartuko ditu paisaia, hirigintza eta plangintza arloetako azken joerak.

Kanporantz
Maiatzaren 26an hirien eta inguruko lurraldearen arteko trantsizio zonen arazoak landuko dira. Espazio horiek autonomotzat eta berezko dinamikaz hornitutzat hartuta, munduan erabiltzen diren kudeaketa ereduak aztertuko dira (Menorca, Vancouver, Varadero).

Barrurantz
Maiatzaren 27an hiri inguruen eta erdiguneen arteko harremanak analizatuko dira, hirian sartzen diren sistema naturalak hirian nola integra daitezkeen aztertuta adibideen bidez. Hirien ingurumarietako espazioei nortasun propioa emanez erdigune-periferia dualismoa hautsi nahi duten hainbat proiektu aurkeztuko dira.

Maiatzaren 28an, larunbatez, bisitaldi gidatuak egingo dira hiriaren auzo historikotik, hiri parkeetatik eta Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdetik.

Jardunaldiekin batera erakusketa bat egingo da Goiuri jauregian. Han, maiatzaren 23tik 27a arte, 'Hiri periferian egindako esku hartzeak' ideia lehiaketara aurkeztutako proposamenak izango ditugu ikusgai. Lehiaketaren irabazleak hilaren 27an (ostirala) jakinaraziko dira, Paisaiaren Jaian, eta uztailean egitekoa den Paisaiaren Hiri Foroko I. lantegian parte hartzeko gonbita jasoko dute. Lantegiaren gaia 'Hiri zidorrak' izango dira.

Egitarau osoa, izen emateak eta informazio gehiago kontsultatzeko:
http://www.vitoria-gasteiz.org/ceac/forourbanopaisaje

Aurkibidera igo

CEAren Kontseilu Zuzentzaileak Aalborg+10 Konpromisoak babestu ditu

Maiatzaren 19an bildurik, Kontseilu Zuzentzaileak baiezkoa eman zien Aalborg+10 Konpromisoei, udalbatzarrak berauek sinatzeko onespena eman aurreko urrats gisa. Konpromiso hauen agiria Europako Hiri eta Herri Jasangarrien IV. Biltzarrean adostu zen, eta bere asmoa Tokiko Agenda 21eko prozesuak biziberritzea eta jasangarritasun alorreko tokiko ahaleginak sendotzea da. Hitzarmen honek Vitoria-Gasteizek 1996an sinatu zuen aurreko Aalborg-eko karta osatzen du.

Aalborg+10 adierazpenak udal ekimenak jasangarritasunerako jorratu behar dituen 10 gai nagusiak identifikatu ditu eta ekintza alor bakoitzari nola ekin behar zaion aipatzen du jasanagarritasunaren alde egiteko. Hortaz, oso lanabes praktiko eta beharrezkoa da, Agenda 21eko prozesuak hobetzen laguntzen baitu alor batzuk beste batzuk baino gehiago lantzeko dagoen joera zuzenduz edo gai, helburu eta ekimen berriak sartuz.

Praktikan, agiri hau sinatzean hiri eta herriek ondokoak bete behar dituzte:

  • konpromisoekiko hasierako egoeraren analisi integratua egitea, agiria sinatu eta hurrengo 12 hilabeteetan

  • egindako analisiaren emaitzei kasu eginez, prozesu partehartzaile bati ekitea Agenda 21ean sartu beharko liratekeen helburu berriak finkatzeko

  • 10 alor tematikoen inguruan sinatu diren konpromisoei ekiteko lanak lehenestea

  • banakako helburuak eta haiek gainbegiratzeko epeak finkatzea agiria sinatu eta hurrengo 24 hilabeteetan

  • konpromisoak betetzen direla aldizka berrikustea

  • Europako Hiri eta Herri Jasangarrien Kanpainari informazioa ematea Europako tokiko esparruan gertatzen diren aurrerapenak ikusteko

Agiri honen bertsio ofiziala, hainbat hizkuntzatan eskura daitekeena, ondoko helbidean dago:
http://www.aalborgplus10.dk

Aurkibidera igo

Vitoria-Gasteizko ingurumenaren eta jasangarritasunaren egoeraren txosten diagnostiko bat kontratatu da

Gure udalerriko ingurumenaren egoeraren eta jasangarritasun baldintzen ebaluazio txosten sakon bat prestatzeko laguntza tekniko baterako kontratazio espedientea ebatzi berri da. Lana GEA 21 ingurumen aholkularitzari esleitu zaio. Enpresa honek 10 hilabetez egingo du lan txostena prestatzeko.

Txosten diagnostiko honek gure lurraldeko ingurumenaren eta jasangarritasun baldintzen errealitatearen eta eboluzioaren inguruko ikuspegi objektibo eta eguneratua modu sakon eta ulergarrian eskaini nahi du. Txosten honek Aalborg+10 Konpromisoek ezarritako eskakizunetako bat bete nahi ditu; izan ere, Aalborg+10-en lehen urrats gisa udalerriaren hasierako egoerari buruzko analisia egitea eskatzen da.

Helburu zehatzagoetara jaitsiz, lanak ondokoak bete nahi ditu: jende xeheari, erabaki hartzeen arduradunei eta beste estamentu batzuei egungo egoeraren informazio egiaztatua eta ikuspuntu zientifiko eta teknikotik zehatza izango dena eskaintzea, joerak ezagutu eta ebaluatzea, alderik arantzatsuenak identifikatzea, inpaktuak eragiten dituzten eragile nagusiak ezagutzea, abian dauden politika eta programen egokitasuna ebaluatzea eta helburuak, ekintzak eta jarraipen sistemak proposatu edota birdefinitzeko laguntza ematea. Helburu hauek udalerriko ingurumen eta jasangarritasun baldintzak hobetzeko eta, azken finean, Vitoria-Gasteizko Agenda 21 prozesua indartzeko planteatu dira.

Aurkibidera igo

Maiatzaren 31n bizikletak alokairuan hartzeko zerbitzua jarriko da abian berriro

Vitoria-Gasteizko Udalak eskaintzen duen doaneko zerbitzu honen bidez, izena ematen duen orok bizikleta bat eskuratu ahal izango du 10:00etatik 21:00etara hirian barrena paseatzeko edo mugitzeko. Zerbitzuak 400 bizikleta izango ditu 11 alokairu puntutan banaturik, eta 2005eko azaroa arte funtzionatuko du.

Aurtengo alokairu puntuak hauek dira: Lakua, Arriaga, Aldabe, Iparralde, Europa, Judimendi eta Hegoalde gizarte etxeak, Abetxukuko kiroldegia, Medizorrotzako frontoiak, Turismo bulegoa eta Boulevard merkatalgunea. Izena emateko interesa dutenek alokairu puntuetako batera hurbildu beharko dute. Iaz izena eman zutenek ez dute berriro eman beharrik izango.

Zerbitzua 18 urtetik beherakoek ere erabili ahal izango dute, betiere adin nagusiko pertsona baten bermea badute. Bizikletak alokairu puntuetan jaso ahal izango da eta haietako batean utzi beharko da, egun berean, zerbitzua itxi baino lehen.

Aurkibidera igo

CEAk 2004. urteko jardueren oroitza-txostena aurkeztu du

Oroitza-txosten honek jaso dituen proiektuen artean, 2004an zehar gauzatu diren hainbat proiektu nabarmen daude, hala nola Zadorra ibaiak sortzen dituen uholdeen aurkako babes lanak A-1 autobidearen eta Gamarra Nagusiko zubiaren artean. Urte honetan ere, urari loturiko jarduera berriak proposatu dira ingurumen hezkuntzako programa sendotzeko, eta ahalegin berezia egin da ingurumen informazioaren zabalkundearen alorrean, gure ingurunea aztertzen dituzten hainbat argitalpen prestatuz.

Oroitza-txostena ondoko helbidean dago eskuragarri (momentuz gaztelaniaz):
http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae/publicaciones/download/2005/memoCEA04/memocea04.html

Aurkibidera igo

Prest dago apirileko Hiri Ekologiaren Gelaren laburpena, energia berriztagarrien alorreko garapenerako lankidetza aztertu zuena

Ekologiaren Gela honek hiru xede zituen: energiak giza garapenean betetzen duen tokiaren inguruko gogoetarako lekua izatea, energia iturri berriztagarrietan oinarritutako eredu energetiko berri baten beharra aztertzea, eta energia berriztagarriek, bereziki eguzki energiak, txirotasuna murrizteko eta giza garapena sustatzeko estrategietan duen garrantziaz jabetzea. Gelan eguzki energiak lankidetzako programetan duen aplikazioaren eta energia mota honek zabaltzen dituen aukeren inguruko ikuspegi orokorra eman zen, eta eguzki energiaren inguruan egindako zenbait lankidetza proiektu azaldu ziren.

Gelaren laburpena ondoko helbidean dago, momentuz soilik gaztelaniaz (PDF, 50 Kb):
coop05c.pdf

Aurkibidera igo

Erakusketa berria Olarizuko etxaldean: 'Iñaki Cerrajeria, ingurumena irudikatuz Vitoria-Gasteizen'

Erakusketa honetan Iñaki Cerrajeriak azken 10 urteetan Gasteizko hedabideetan albiste izan diren ingurumen gaiak aztertu ditu, El Correo Español egunkarian egunero argitaratzen duen komiki bandaren bitartez.

Erakusteta Olarizuko etxaldeko erakustaretoan egongo da maiatzaren 25etik ekainaren 26ra arte.

Informazio gehiago:
http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae/novedades/historial05/expocerrajeria05.html

Aurkibidera igo


CINDAko bibliografi berriak

CEAko Ingurumen Informazio eta Dokumentazioko Zentroak (CINDA) bere datubase bibliografkoa kontsultatzeko aukera eskaintzen du ondoko web helbidean:
http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae/siam

CEAren deialdiak
10 urte jasangarritasunerantz, CEAren 10 urte

Data: 2005eko maiatza eta ekaina
Norentzat: Jende ororentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae/novedades/historial05/cea1005.html

Jardunaldiak: Paisaiaren I. Hiri Foroa

Data: 2005eko maiatzaren 26tik 28ra
Tokia: Goiuri jauregia

Norentzat: Arkitektoak, hirigileak, paisajistak... eta gaian interesa duen edonor
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/ceac/forourbanopaisaje

Erakusketa: 'Iñaki Cerrajeria, ingurumena irudikatuz Vitoria-Gasteizen'

Datak: 2005eko maiatzaren 25etik ekainaren 26ra
Tokia: Olaziruko etxaldea
Norentzat: Jende ororentzat
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae/novedades/historial05/expocerrajeria05.html

Zinema zikloa: 'Zinema eta iraunkortasuna'

Datak: 2005eko maiatzaren 31, ekainaren 7 eta ekainaren 14
Tokia: Florida Zinemak - 1. aretoa

Ordutegia: 20:00
Norentzat: Jende ororentzat
Prezioa: 2 euro
Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org/ceae/novedades/historial05/cineysost05.html

Ingurumenaren Mundu Eguna

Data: 2005eko ekainaren 5
Tokia: Olaziruko etxaldea eta zelaiak
Norentzat: Jende ororentzat

Beste deialdi batzuk
Ingurumeneko Lan-tailerrak Euskal Enpresentzat, 2005. urtea

Prestakuntza lerroak:

  • Iraunkortasuna lortzeko bidean aurrera

  • UNE-EN-ISO-14001 araua ezartzea

  • Legerian adituak diren teknikariak

  • Produktuaren ingurumen berrikuntza- ekodiseinua

  • Ekoscan Araua ezartzea

Antolatzailea: IHOBE
Tokia: SEA Empresarios Alaveses

Informazio gehiago:
http://www.ihobe.es/pags/euskera/Herramientas/Formacion/Index.asp?cod=1|E|2|19|422|491

Aurkibidera igo


Aldizkari digital hau edo CEAko webgunea diseinu aldetik hobetzeko edozein ideia edo iradokizun baldin baduzu, edo aldizkarira harpidetu nahi baduzu, bidal iezagugu posta elektroniko bat siam@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Oharra: aldizkari honetan ageri diren irudi eta estekek CEAren webgunean kokaturik dauden elementuei loturik dauge. Posta elektronikoko zenbait aplikaziok arazoak izan ditzakete elementu horiek ikusteko.

© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Olarizuko etxaldea, z/g, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: 945 16 26 96  E-posta:
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horien helburua Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu–, jo ezazu goian ageri den helbidera.
Orri-oina.