DIVERS: Informazioa, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hiri sistemetan
Informazio orokorra
Hiri sistemen garapen jasangarriagoa erdiesteko bideak zeintzuk diren erabakitzeko indarrean dagoen eztabaida, euskarri lana egiten duten sistemen gainean egun dagoen presioa gutxitzean zentratu da. Horretarako, energi kontsumoa murriztea, uraren zikloa optimizatzea, etab. proposatzen da. Haatik, egungo garapen ereduek eta hirien arteko lehiakortasunak oinarri-oinarrian dute energia eta baliabideen kontsumo handia. Estrategia hauxe da, izan ere, sistema hiritar zein ez hiritarretan dauden disfuntzioen oinarrian dagoena.
DIVERS proiektuak, Europako Batasuneko LIFE Programaren (LIFE02 ENV/E/000176) baitan, garapen eredu alternatiboa proposatzen du, jasangarritasun adierazle gisa antolatutako informazioaren gehikuntza erabiliz. Hortaz, aniztasunaren emendioan oinarritutako hiri ereduen analisirako tresna eta metodologia garatu nahi dira, horrela hirietako bizi kalitatea hobetzeko. GIS tresnak erabiliz, DIVERS-ek hiri plangintzako alorrean erabakiak hartzen lagunduko duen tresna bat garatu nahi du.
Proiektua Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentzia ari da koordinatzen eta Europako hainbat hiritan ari da garatzen (Bartzelona, Vitoria-Gasteiz, Pamplona, Valentzia, Atenas eta Milan).

Helburuak
- Hiri sistemetako informazio antolatuan oinarrituz, lehiakorra izateko hiri estrategia berri bat definitzeko oinarriak ezartzea, baliabideen kontsumoan oinarritutako egungo estrategia, erabat jasanezina dena, baztertuz.
- Ekosistema hiritarretako informazioaren (konplexutasunaren) kalkulurako metodologia bat finkatzea informazioaren teoriaren bitartez.
- Plataforma digital bat definitzea, kartografia automatikoaren bidez hiriko informazio eramaileen lurralde analisia ahalbidetzeko. Informazio eramaile pertsona juridikoei deritze: jarduera ekonomikoak, erakundeak eta GKEak.
Lanaren deskribapena
- Hiriko pertsona juridikoen (informazio eramaileen) sailkapen homogeneoa lortzea.
- Hiriko informazio eramaileak intuitiboki identifikatzeko ikus-ikono bat diseinatzea.
- Informazio eramaileak identifikatzen dituzten ikonoak estadistikoki balidatzeko pertsona talde esanguratsu bat erabiltzea.
- Ikonografia eta informazio eramaileen sailkapena erlazionatzea eta dagoeneko existitzen diren itzultzaileekin (CNAE, IAE, telefono kodeak, etab.) datu base bakarra sortzea. Ikono bakoitza mezu bateko hitz baten parekoa da.
- Informazio eramaile bakoitza hiriaren lurraldean duen kokapen espazialean finkatzea ahalbidetuko duten informatika lanak egitea.
- Ezein hiri ehunentzako, hautatutako hirigunean kokaturik dauden informazio eramaileen presentzia ikustea (ikonoen bidez).
- Informazioaren teoria erabiliz, hirigune jakin batean kokaturik dauden ikonoek osatzen duten mezuak eman dezakeen informazioa neurtzea.
- Proiektuan parte hartzen duten hirietako bakoitzerako, hiri ehun bakoitzak duen informazioaren espektro espaziala ezagutzea.
- Hiri ehun ezberdinak beren informazioaren arabera ezaugarritzea, bakoitzak dituen erregulartasunak finkatuz.
- Informazio eramaileen aniztasun jakin bat duten hiri ehun berriak proiektatzea ahalbidetuko duen simulazio eredu bat sortzea.
- Hiriaren ehun tipologia bakoitzak duen lehiakortasun maila ezartzea bakoitzak duen informazioaren arabera.
- Lurraldea, materia eta energia bezalako natur baliabideen kontsumoaren eta hondakin sorreraren eboluzioa kalkulatzea hiriaren ehun tipologia ezberdinetan, ehun horien jasangarritasun/jasanezintasun maila ezagutzeko.
- Baliabide kontsumoaren eta honbakin sorreraren eboluzioa hiriaren ehun tipologia bakoitzak duen informazioarekin erlazionatzea.
Aniztasuna hiri sistemaren antolamenduaren zeharkako neurria da, eta informazioaren teoria erabiliz kalkulatzen da. Honekin zera jakin nahi da, ea kontaktu ahalmena duten zenbat informazio eramaile dauden toki jakin batean, bai kopuruari bai aniztasunari dagokionez. Hiri sistemako informazio eramaileak, adibide honetan, jarduerak, erakundeak eta entitateak dira.
emaitzak
- Hiria irakurtzeko "semiotika" berri bat sortzea.
- Hiri lurralde osoko zein zati bateko mezuek gordetzen duten informazio neurtzea.
- Hirietako ehunak ezaugarritzea berez daukaten informazioa erabiliz.
- Plangintza estrategikoko prozesuetan hirietako ehun berriek eduki dezaketen informazioa simulatzeko jokalekuak sortzea.
- Hirietako ehun tipologia bakoitzeko lehiakortasuna eta informazioa erlazionatzea.
- Hiri sistemetako lehiakortasuna eta informazioa erlazionatzeko metodologia bat edukitzea.
- Hiri sistemen tipologia ezberdinek duten informazioa eta beren jasangarritasun/jasanezintasun mailak erlazionatzeko metodologia bat edukitzea.