Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Proiektuak

Vitoria-Gasteizko bide berdeen sarea


Bide berdea

  

Ideia

Vitoria-Gasteizko udalerriaren esparruan mota askotako faktoreak (fisikoak, naturalak, hirigintzakoak, sozialak, historikoak eta kulturalak) batu dira Bide Berdeen Plan bat diseinatu eta ezartzeko ezin hobeak diren baldintzak sortzeko. Erdigunea hirian duen sistema erradial batean oinarrituz eta sare gisako egitura osatuz, bide berdeak norabide guztietara hedatzen dira eta hiriko auzoak, hiringuruak, nekazaritza lurrak eta naturguneak lotzen dituzte.

Hiriko biztanleen aisialdirako elementu gisa duten erabileraz gain, bide berde hauek hiriaren eta landaguneen arteko harremana beste modu batean ulertzen laguntzen dute, batez ere hiringuruetan, eta toki hauetako bioaniztasuna babesten eta emendatzen laguntzen dute.


Kontzeptuak


Sare berdea

Sare Berdea: Motordun ibilgailurik ez duten erabiltzaileentzat bereizitako sarea, elementu nagusitzat bide berdeak dituena eta, neurri txikiagoan, zirkulazio murritz eta motela duten errepide egokituak. Distanzia luzeko ibilbideak eta, aldi berean, hurbileko aisialdirako eta joan-etorrietarako sare lokal bat eskaintzen dituen egitura, berau erakargarri, jarrai eta fidagarri egingo duen zerbitzu multzo baten garapenaren laguntza duena.
 
Bide Berdeak: Motordunak ez diren joan-etorrietarako gorde diren komunikazio bide autonomoak, ingurumen eta bizi kalitatea baloratzen duen garapen marko integratuan sortu dena. Edozein egoera fisikotan dagoen edozein pertsonarentzako modu seguruan eta elkartasunez ibiltzeko modukoa izango den bidea, baldintza egokiak dituena zabalera, malda eta lurzoru kalitateari dagokionez.

Hiperestekak

Fitxategiak

Orri-oina.