Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Proiektuak

Vitoria-Gasteizko Bizikleta Mugikortasunaren Gida Plana


Bidegorriak

Vitoria-Gasteizko Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planak bizikletari dagokion alorra garatuko du Mugikortasun Iraunkorrerako eta Espazio Publikorako Planaren barruan. Plan honek bizikleta bultzatu nahi du garraio modu gisa, eta ondorioz, automobil pribatuaren erabilera murrizten laguntzea hiri barnean egiten diren joan-etorrietan. Horrez gain, bizikleta garraio publikoaren konbinatzea sustatuko du biek ala biek tokiko mugikortasunean betetzen duten lekua sendotzeko.

Mugikortasun moduetan sustatu nahi den aldaketa honek gas kutsatzaileen igorpena murrizten lagundu nahi du eta hiriko kaleetan dagoen zarata txikitu nahi du. Bestalde, espazio publikoaren berrantolaketarako oinarrietako bat izango da, garraio modu bakoitzak betetzen duen espazioa orekatzeko balioko baitu.

Planaren helburuak

  • Bizikleta bidezko mugikortasuna hiriko gainerako garraiobideekin integratzea
  • Bizikletentzako azpiegitura egokiak garatzea
  • Bizikleta ohiko garraiobidea bihur dadin sustatzea
  • Bizikletaren eta beste garraiobide batzuen artean egon daitezkeen gatazkak saihestu eta konpontzeko neurriak proposatzea
  • Herritarren partehartzea sustatzea bizikleta mugikortasunaren garapenean

Hiperestekak

Orri-oina.