Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Saltar a zona de contenidos.
Inicio de contenidos.Saltar a pie de página.

Proiektuak

Bioaniztasuna hobetzeko INBIOS proiektua



Kakarraldoa

INBIOS proiektuak jarduera sorta handi bat jarriko du abian 2008an eta 2009an zehar Salburuko hezeguneetako bioaniztasuna handitzeko. Proiektuak Biodiversidad Fundazioaren eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren laguntza dauka.

Ideia

2007aren amaieran Biodiversidad Fundazioak eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak lehiaketa bat antolatu zuten bioaniztasunaren emendatzea sustatzen zuten proiektuei laguntzeko. Lehiaketa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa zen tokiko gobernuen “+biodiversidad 2010” sarean parte hartzailea izatea. Vitoria-Gasteiz 2007ko martxotik da sarearen partaide.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariek interesgarritzat jo zuten sari hauetara aurkeztea, eta analisi tekniko bat egin ondoren, Salburuko hezeguneetan kokatuko zen jarduera sorta bat proposatzea erabaki zen. Salburuko parkea Eraztun Berdea osatzen duten naturguneetako bat da, hau da, Vitoria-Gasteizko hiriaren inguruan kokaturik dagoen natur espazioen sarean dago. Hezegune hau Eraztun Berdeko parkerik baliotsuena da ikuspuntu ekologikotik; izatez, hezeguneen Ramsar sarearen baitan dago eta Natura 2000 sarean ere integraturik dago.

Jarduerak

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 15 urtez kudeatu du Salburua. Urte horietan egindako jarraipenaren ondorioz, toki horrek dauzkan ingurumen balioen ezagutza zientifiko-tekniko aski fidagarria dago eta bere arazoak ere ongi ezagutzen dira. Bertan aurkitu diren arazoen artetik, beren konponketaren bidez bioaniztasunaren kontserbazio egoeran eragin positibo nabarmena eduki dezaketenak hautatu dira sarirako. Kontuan hartu da, baita ere, jarduera hauen konponketa bideragarria izatea, bai ikuspuntu teknikotik bai ekonomikotik.

Hautatutako jarduerak hauek dira:

  • 1. blokea. Mehatxatutako espezieen populazioak hobetzeko jarduerak: saguzaharrak, uhalde-enara eta martin arrantzalea, hegazti limikoloak, koartzak eta igaraba
  • 2. blokea. Habitaten kontzerbazioa hobetzeko jarduerak, batez ere landaredi akuatikoen habitatak eta urmaelen ertzetakoa
  • 3. blokea. Kanpoko espezie inbaditzaileen aurkako borrokaren jarduerak: arrain eta apoarmatu exotikoak eta karramarro gorri amerikarra
  • 4. blokea. Dibulgazio eta sentsibilizaziorako jarduerak: saguzaharren babesari buruzkoak, katu erdi giltzapetuen inpaktuari buruzkoak eta INBIOS proiektuaren beraren ingurukoak

Aldi berean, jarduera hauen guztien emaitzen segimendu eta monitorizaziorako neurriak aurreikusi dira.

Etorkizuna

INBIOS proiektuak 200.000 euroko aurrekontua edukiko du goian aipatu diren jarduerak gauzatzeko. Lehen ekimenak 2008ko udaberrian jarriko dira abian, eta proiektuak bi urtez iraungo du.

Fitxategiak

Orri-oina.