

Ingurugiro Gaietarako lkastegia laurogeiko hamarkadaren amaieran sortu zen, udal mailan ingurumen hezkuntzako prestakuntza dinamizatu nahian.
Hain zuzen ere, ingurumen teknikariak prestatzeko graduatu-ondoko egitaraua, bere esangurarik zabalenean, horrelaxe sortu zen. Pixkanaka, jardueren nondik-norakoak dibertsifikatuz joan dira, eta Ikastegiaren xedeak interes handiagokotzat jotako espezialitateetara bideratu baitira: Geografi Informazioko Sistemak, Teledetekzioa, Enpresentzako Ingurumen Zerbitzuak, Ingurumen Inpaktuen Azterketa eta Zuzenketa, etab.
Koalifikazio txiki eta ertaineko lantaldeak prestatzeko egitarauak ere diseinatu dira, baita administrazio zein enpresa pribatuetako langileak birgaitzeko ikastaroak ere, eta kasu guztietan eduki praktikoak eta ikasleak lan-munduan sartzeko eman diren urratsak, bereziki lan-praktikak, ugariak izan dira.
CEAk unibertsitate eta ikerketa zentroekin izandako harremanei arreta berezia eskaini die, eta horren ondorioz irakaskuntza arloko hainbat doktoretza-tesi, argitalpen eta lankidetza, eta baita ikerketa-proiektu, aholkularitza, proiektu zuzendaritza, eta karrera amaiera eta masterretako praktikaldiak ere sortu dira.
1995eko maiatzean CEA erakunde autonomo bihurtu zen, eta bere estatutuetan ingurumen alorreko hezkuntza, prestakuntza eta ikerketara zuzendutako lan eremuak sendotu ziren, nahiz eta, aldi berean, beste alor batzuk jorratzeko asmoa ere bultzatu zen.