
Iraunkortasun Behatokia 2005eko abenduaren 19an aurkeztu zen jendaurrean eta erakundeen aurrean. Bere sorreraren xedea maila lokalean ingurumenaren babesa eta garapen iraunkorra bultzatzea da. Iraunkortasun planak eta programak koordinatuko dituen organo gisa planteatu da, bai eta edozein arlo tematikotan sor daitezkeen ekimen eta esperientziak bildu, batu eta sustatuko duen erakunde gisa ere.