Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Agenda 21

Vitoria-Gasteizko Iraunkortasun behatokia

Iraunkortasun Behatokia 2005eko abenduan aurkeztu zen jendaurrean eta erakundeen aurrean. Behatokiak udal esparruko ingurumena babestea eta garapen iraunkorra sustatzea du helburu nagusi.

Behatokiaren funtzio nagusia Vitoria-Gasteizko Agenda 21eko prozesua dinamizatzea eta berezko Ekintza Plana gauzatzea da, orain arte asko landu ez diren zenbait alderdi landuz, adibidez mugikortasuna eta lurraldearen kudeaketa, osasuna eta kontsumoa, kohesio soziala edo garapen ekonomikoa. Behatokiak hiritarren parte-hartzeari garrantzi handia ematen dio.

Behatokiaren lana ondoko lerroetan gauzatuko da: informazioa, diagnosia eta ebaluazioa, berrikutza eta prestakuntza, hezkuntza eta dibulgazioa. Erakunde koordinatzailea eta sustatzailea izateaz gain, iraunkortasunari buruzko Ikerketa Zentroa ere izan nahi du. Zentro horrek erakundeekin, hiri-sareekin, ikerketa- zentroekin, unibertsitateekin, eragile ekonomikoekin... estuki lan egin beharko du iraunkortasuneko irizpideak praktikara modu eraginkorrean eraman ahal izateko.

Hiperestekak

Fitxategiak

Orri-oina.