Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Agenda 21

GEO Hiriak ekimenaren lantegi parte-hartzailea

"Vitoria-Gasteizko ingurumenaren eta iraunkortasunaren egoerari buruzko txosten diagnostikoa" izeneko lanaren prestaketak bi puntutan jasotzen du herritarren parte-hartzea: prozesuaren hasieran, jendearen iritziak eta ikuspuntuak analisi teknikoan jasotzeko, eta azkenean, egin den diagnostikoaren emaitzak baliozkotzeko.

Lehen lantegia, "Vitoria-Gasteizerako etorkizun posibleak" izenburupean 2005eko urriaren 24, 25 eta 26an egin zena, lanei hasiera eman zien, eta Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren (NBIP) behatzaileen laguntza izan zuen. Lantegi honetan 55 lagunek hartu zuten parte, ondoko talde hauek ordezkatuz: erabaki hartzaileak, teknikari eta adituak, eragile ekonomikoak, elkarte eta erakundeak, eta herritar arruntak.

Lantegiak EASW metodologia erabili zuen: parte-hartzaileek, talde funtzional eta tematikoetan elkarrekin lan eginez, Vitoria-Gasteizek jasan ditzakeen arazo eta mehatxuak eztabaidatu zituzten, etorkizunaz zuten ikuspegia azaldu zuten eta "desiratutako hiri" bat eta hura lortzeko hartu beharko liratekeen neurriak hitzartu zituzten.

Bigarren lantegia ekainaren 3an ospatu zen, "Etorkizuna..., Vitoria-Gasteiz gero eta hobeto" izenburupean. Topaketa hau lehen lantegian egin zen lanarekin jarraitzeko antolatu zen. Epe ertainean hirian gauzatuko diren hainbat proiektu aztertuz, hiriaren etorkizunaren azterketa sakona egin nahi izan zen.

Fitxategiak

Orri-oina.