
Nazio Batuen GEO proiektua 1995ean sortu zen ingurumen ebaluazio integralerako metodologiak diseinatzeko, bai eskala globalean zein eskala nazional, erregional edo lokalean (azken hau 2001etik). GEO proiektua 40 hiritan jarri da praktikan: lehen fasean 12tan eta 2003tik hona 28tan. Hiri hauek Latinoamerikan eta Karibean daude denak.
Vitoria-Gasteizko txostena Europan egingo den lehena izango da eta, beraz, GEO Hiriak metodologia Europa mailan nola aplikatu daitekeen ikasteko esperientzia pilotua izango da.
GEO Hiriak proiektuaren helburu zehatzak ondoko hauek dira:
GEO Hiriak metodologia PEIE (Presioa-Egoera-Inpaktua-Erantzuna) matrizearen erabileran dago oinarriturik. Metodologia hau ELGEk (Ekonomi Lankidetza eta Garapeneko Erakundeak) garai batean gidatu zituen ingurumen ebaluazioko lanetarako prestatu zen hasiera batean, udal lurralde bat eta bere ingurunea bezalako sistema konplexu batean esku hartzen duten ingurumen sektore zein bektoreen arteko elkarrekintzak ebaluatzeko tresna egoki gisa. Bektore edo osagai hauek, ebaluazioetan analizatu nahi izaten diren ingurumen arazoen jatorri eta ondorio izaten dira aldi berean. GEO Hiriak proiektua, aldiz, etorkizuneko jokalekuen analisi prospektibora dago zuzenduta gehien bat.