Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Agenda 21

05-06 ikasturteko Eskolako Agenda 21


Eskolako Agenda 21, 05-06 ikasturtea

2005-2006 ikasturtean Eskolako Agenda 21ak mugikortasunaren gaia aztertu zuen. Guztira 12 ikastetxek eta 8.000 ikasle baino gehiagok hartu zuten parte. Ikastetxeak hauek izan ziren: Calasancio Escolapias, Corazonistas, Presentación de María, Sagrado Corazón, San Ignacio, San Viator, Ursulinas, Vera Cruz, Olabide, Francisco de Vitoria, Mendebaldea eta Jesus Obrero.

Ikasturteari hasiera emateko, ikastetxe guztietako ordezkariek bizikleta martxa batean hartu zuten parte irailaren 21ean, Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Europako Astearen testuinguruan. Martxan 12 ikastetxetako 500 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte.

Ikasturtean zehar parte hartzaileek mugikortasunaten egoeraren diagnostikoa egin zuten, bai ikastetxeari berari dagokionez bai eskolaren inguruan, familian zein udal ekipamenduei dagokienez. Lan horretarako hainbat material eduki zituzten eskura.

Emaitzak, ondorioak eta iradokizunak Villasuso jauregian martxoaren 27ko goizean egin zen Eskolako foroan aztertu ziren. Ondoren, Foroaren eta ikasleek egindako lanaren ondorioak udaleko lantalde teknikoak aztertu zituen eta, azkenik, alkateari helarazi zitzaizkion.

Maiatzaren 31n, 2006ko Aste Berdearen markoan, 12 ikastetxeetako ordezkariek 2005-2006 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren azken txostena alkateari aurkeztu zioten. Ingurumen Arloko zinegotziak aurreko ikasturtean energiaren inguruan sortu ziren hainbat galderari erantzuna eman zion eta, ondoren, alkateak mugikortasun iraunkorraren eta Vitoria-Gasteiz prestatzen ari den Mugikortasun Planaren inguruko zenbait gai jorratu zituen.

Fitxategiak

Orri-oina.