Vitoria-Gasteizko Udala
OK
Hizkuntza-hautapena: Castellano | English
imagenCabecera
Menú secundario.Ir a la zona de contenidos.
Inicio.Saltar a pie de página.

Agenda 21

Eskolako Agenda 21


Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21aren helburua hezkuntzaren mundua Tokiko Agenda 21ean inplikatzea da.

"Ikastetxeetako eta bere inguruneko ingurumen kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko hezkuntza komunitateak hartzen duen konpromisoa da. Oinarrizko hiru osagai dauzka: ikastetxearen eta bere ingurunearen ingurumen iraunkortasuna, kurrikulumaren berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea. Eskolako Agenda 21ari esker, ikasleek bere inguruko ingurumen arazoak analizatu eta ulertzen dituzte eta gizarte bidezkoago eta ekologikoki iraunkorrago baten aldeko herritar arduratsua izateko prestatzen dira".
"Jasangarritasunerako hezi-eskolako agenda 21: eskolarentzako gida" liburutik ateratako testuak. Lurralde Antolamentu eta Ingurumen Saila, Eusko Jaurlaritza, 2002.

Vitoria-Gasteizen ekimen hau 2001-2002 ikasturtean jarri zen abian lehen aldiz, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eskutik.

Hasierako urte honetan Vitoria-Gasteizko Tokiko Agenda 21ek zituen zenbait arlo tematikoren inguruan lantegiak eta jarduerak antolatu ziren eta hiriko ikastetxeetako lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleei zegoen zuzendurik. Jorratutako gaiak iraunkortasuna, hondakinak, bioaniztasuna, energia, ura, garraioa eta aire kutsadura izan ziren. Jarduerak ikastetxeen inplikazioa lortu nahi zuen gai hauetako bakoitzean konponbideak bilatu eta aurkezteko.

Lantegi eta jarduera hauek urtero egin izan dira ordutik, eta urtero-urtero gero eta ikasle eta ikastetxe gehiagok hartu dute parte. Egindako lanen ondorioz, 2002 eta 2003 urteetan buletinak prestatu ziren emaitzak aurkezteko.

2002-2003 ikasturtean CEAren eta Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiaren (IIHII) arteko lankidetza hasi zen. Horren ondorioz, Vitoria-Gasteizko Eskolako Agenda 21a Eusko Jaurlaritzak euskal udalerri guztientzako sustatu zuen Eskolako Agenda 21eko programan sartu zen. Hortaz, nahiz eta Vitoria-Gasteizko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 propioa garatzen duten arren, gainerako udalerrietako lanekiko koherentzia mantentzen du.

Jarduera ikastetxeetan bertan garatzen da ikasturtean zehar, beraiek baitira jarduera honen benetako protagonistak. Ikastetxeek udal teknikarien eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugela-IIHIIko ordezkarien laguntza dute. Urtean zehar hainbat bilera egiten dira teknikari hauen eta ikastetxeen artean.

Ikasleek urtero gai bat lantzen dute: diagnostikoa egiten dute, baloratu egiten dute eta hobetzeko proposamenak aurkezten dituzte.

Jarduera bukatutakoan Eskolako Foroa biltzen da, ikastetxe bakoitzak bere ondorio, konpromiso eta proposamenak aurkez ditzan. Ekainean, Udalak Ingurumenaren Mundu Egunaren kariaz antolatzen dituen ekintzen barruan, ikasleen ordezkaritza batek alkatearen aurrean aurkezten ditu ikastetxe zein udalerriko ingurumena hobetzeko ondorioak eta iradokizunak.

Hiperestekak

Fitxategiak

Orri-oina.