

Ingurumen Kontseilu Sektoriala Vitoria-Gasteizko herritarrek Tokiko Agenda 21ean parte har dezaten sortutako organoa da. Kontseilua 2000. urtean sortu zen, hitzarmen politiko baten bidez Agenda 21eko prozesua bultzatzeko hartu zen erabakiaren ondorioz. Kontseilu honek Udalaren kontsultarako organo izan nahi du, udalerriko gizarte eta erakunde talde nagusien bitartez jendearen ahotsa entzun ahal izan dadin.
Organo parte-hartzaile honen funtzioak, eraketa eta funtzionamendu arauak bere Funtzionamendurako Barne Araudian daude bilduta. Araudi hori 2004ko abenduaren 2an egindako bilkura berezian onartu zen.
Gaur egun ia 40 taldek hartzen dute parte kontseiluan (auzo elkarteek, talde ekologistek, sindikatuek, unibertsitateak, erakunde publikoek...), Vitoria-Gasteizko natura eta hiri ingurumenaren alde lan egiteko eta ingurumena hobetzeko eztabaida foroa osatuz. Azken urteetan kontseiluak 4 lan talde eduki ditu gai jakin eta zehatzak aztertzeko:
Egun lanean ari den talde bakarra Zadorra ibaiarena da, gainontzeko taldeek beren lana amaitutzat eman baitzuten.