
Vitoria-Gasteizen bizi al zara? Axola al dizu zure hirian gertatzen dena? Ezagutzen al duzu hainbat adituk eta herrikidek zure hiria eta udalerria hobeto ezagutzeko egin duten diagnostikoa? Diagnostikoarekin ados al zaude? Hurbil zaitez ezagutzera eta eman zure iritzia, denon artean Vitoria-Gasteiz bizitzeko leku egokiagoa egin dezagun.
Har ezazu parte GEO Vitoria-Gasteiz txostena balidatzeko lantegian.

Tokiko Agenda 21, hiriek iraunkorrago izateko erabiltzen duten tresna da. Hura erabiliz, hiri eraginkorrago eta aurreztaileagoak, garbiago eta osasuntsuagoak, beste kultura eta errealitateekiko integratzaileago eta solidarioagoak sortu nahi dira. Hiri hauek bertan bizi den jendearen bizi kalitatea eta ongizatea hobetu nahi dute, betiere ingurumenarekiko eta bere baliabideekiko (gizakiak barne) begirunerik handiena erakutsiz.