


Ikastaro hau hegaztien eraztun jartze zientifikoan interesa duen jendeari zuzendua dago eta 2008ko urrian egingo da, Hegaztien Mundu Egunaren markoan.

Azterlan honek Salburuko anfibioen populazioen inguruan 2007an zehar egin den laginketaren emaitzak analizatu ditu. Emaitzak aurreko beste kanpaina batzuetan (zehazki, 1999an eta 2005ean) eskuratutakoekin alderatu dira, ikerketa guneko anfibioen taldeen egoerak izan duen eboluzioa ezagutzeko.

Salburuko hezeguneek berebiziko garrantzia daukate bertako urmaeletan azaleratzen diren lurrazpiko uren arazketan. Horixe da Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria den Miren Martínezek bere doktore tesian atera duen ondorio nagusia. Mirenek bost urtez aztertu ditu Arabako Lautadaren azpian dagoen akuiferoaren, nekazaritzaren eta hezeguneen artean dauden erlazioak.
Olarizuko etxaldea, 01006 Vitoria-Gasteiz
Tel: (+34-945) 162696 / Fax: (+34-945) 162695
ceaadmin@vitoria-gasteiz.org
© Ingurugiro Gaietarako Ikastegia